13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BILBOKO LAN-ARLOKO 10. EPAITEGIA

34/2017 prozedura

Nik, Fátima Elorza Arizmendik, Bilboko Lan-arloko 10. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek, honako hau

Ematen dut aditzera: Lan-arloko epaitegi honetan G.S.gainerak. 34/2017 zenbakiarekin bideratzen ari diren autoetan, honako hau erabaki da:

Limpieza Helios Kriogeniari ediktu bidez jakinaraztea goian aipatutako prozesuan 2017/11/08an emandako Dekretua. Horren kopia haren eskura dago bulego judizial honetan, eta berton ezagutu ahal izango du haren eduki osoa.

Ebazpen horren aurka berrikuspen-errekurtsoa jar dezake, hiru egun balioduneko, ediktu hau argitaratzen denetik, argitalpenean jasota dagoen moduan.

Helburukoari ohartarazten zaio ezen hurrengo komunikazioak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, salbu eta autoa edo epaia edo prozesua amaitzeko nahiz intzidentea ebazteko dekretua edo epatzea denean.

Eta, Limpieza Helios Kriogenia (B31084312) non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Bilbaon (Bizkaia), 2017ko abenduaren 15ean.–Justizia Administrazioaren letradua, Fátima Elorza Arizmendi.

Iragarkiaren kodea: J1800124