13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Plan Partziala Arbeitzako UNC-2an. Hasierako onespena

Alkatetzak 2017ko abenduaren 20an eman 88. Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Arbeitzako Udal Plan Orokorreko UNC-2 unitateko Plan Partziala, Promatavi, S.L.k eta Verduricas Antona, S.L.k sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Amillaon, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

Iragarkiaren kodea: L1714972