13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

501/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa

Fabiola Llorente Llorente andrea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: Administrazioaren bestelako egintzak direla-eta behean aipatzen den xedapen orokorraren aurka jarritako 501/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa bideratu da sala honetan: Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren uztailaren 19ko 487E/2017 Ebazpena, Iruñeko Alde Zaharra turismo ugariko eremutzat deklaratzen duena uztailaren 1aren eta abuztuaren 31ren arteko aldirako, bi egun horiek barne, merkataritzako ordutegien ondorioetarako. Ebazpen hori 2017ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 31koan. Errekurtso hori dela eta, hitzez hitz honela dioen erabakia eman da:

“Antolaketarako erabakia. Justizia Administrazioaren letradua:

Fabiola Llorente Llorente andrea. Iruñean, 2017ko abenduaren 21ean.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, errekurtso horren berri ematea egokia izan daitekeelakoan, igor bedi ofizioa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.

Argitara ondoren, behar den erabakia hartuko da.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da organo judizial honetan, bost eguneko epean, jakinarazten denetik hasita.

Hori erabaki eta sinatzen dut.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.

Iragarkiaren kodea: J1800156