13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

2018ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Izarbeibarko Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2017ko urriaren 26an, hasiera batean onetsi zuen bere plantilla organikoa, kide guztiak bat etorrita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2018ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.

Hasierako onespenaren erabakia 2017ko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 10ean.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako plantillaren aurka honako hauek aurkez daitezkeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Garesen, 2017ko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, Sabina García Olmeda.

ERANSKINA

2018ko plantilla organikoa

KARGUA

LANPOSTU KOPURUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

MAILA

SARBIDEA

ESKL. OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAG.

EUSKARA MAILA

BALDINTZAK

IDAZKARITZA

1

F

A

OL

55

50

C1 nahitaezkoa

Hutsik

EUSKARA TEKNIKARIA (lanaldiaren %60)

1

LK

B

OL

C1 nahitaezkoa

Hutsik

Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda, 2017ko abenduaren 31n

Langileen izen zerrenda

LANGILERIA

EGOERA

MAILA (URRATSA)

LANPOSTUA

MARIEZKURRENA BALEZTENA, MIREN JAIONE

Administrazio-kontratuduna

A

Idazkaria/Kontu-hartzailea

IRAOLA NAVARRO, MARISA

Lan-kontratuduna, lanaldiaren %60

B

Euskara teknikaria

Laburdurak:

F = Funtzionarioa

LK = Lan-kontratuduna

Sarbidea:

OL = oposizio-lehiaketa

Osagarriak:

Lanpostuko osag. = Lanpostuko osagarria

Eskl. osag. = Esklusibitateko osagarria

Iragarkiaren kodea: L1714398