13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2017ko abenduaren 20an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, espedientea hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren (Ultzama), 2017ko abenduaren 20an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1715090