13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lantzeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2017ko abenduaren 19an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta harekin bat heldu diren arauetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Larraintzarren, 2017ko abenduaren 19an.–Mankomunitateko burua, Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1714930