13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko abenduaren 1ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen 2018ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onestea eta jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2017ko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

Iragarkiaren kodea: L1715251