13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

1/2018 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko abenduaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. aldaketa 2018ko aurrekontuan. Espedientea jendaurrean egongo da hamabost egunean, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2017ko abenduaren 28an.–Mankomunitateko burua, Carlos de Miguel Altimasveres.

Iragarkiaren kodea: L1715250