13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIENGO, MARTZILLAKO, FALTZESKO ETA FUNESKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2017ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2017ko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1715229