13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

4/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

4. aldaketa. Kreditu bereziak:

GASTUAK:

6. kapitulua: 43.722,90 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: 43.722,90 euro.

Ablitasen, 2017ko abenduaren 13an.–Alkatea, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1714480