13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIENGO, MARTZILLAKO, FALTZESKO ETA FUNESKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

4/2017 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko urriaren 2an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2017ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko 04/2017 espedientea.

2017ko 199. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an, hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

04/2017 espedientea. Kreditu berezia.

Gastuen aurrekontua 3380 48200. Talde/entitateendako diru-laguntza: 2.500,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontua 87000. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 2.500,00 euro.

Azkoienen, 2017ko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1715228