13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2017ko abenduaren 14an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Corellan, 2017ko abenduaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Cecilio Antón Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1800023