13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO MANKOMUNITATEA

2018ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzordeak, 2017ko abenduaren 13an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2018ko plantilla organikoa.

Indarra duten xedapenak betez, Idazkaritzan egonen da jendaurrean hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Leitzan, 2017ko abenduaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Josune Marzol Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1714929