13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2017ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aberin-Muniainen, 2017ko abenduaren 22an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1715026