13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

1. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2017ko abenduaren 19an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 1/2017 aldaketa 2017ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea idazkaritzan egongo da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Berriozarren, 2017ko abenduaren 26an.–Mankomunitateko burua, Patricia Abad Encinas.

Iragarkiaren kodea: L1715232