13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko abenduaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

San Adrianen, 2017ko abenduaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Jesús Sola Aranda.

Iragarkiaren kodea: L1714977