13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Hasiera batean onartzea Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde eremuan taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza teknikoa aldatzea

Iruñerriko Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2017ko abenduaren 27an egindako bilkuran, Iruñerrian taxi zerbitzua batera emateko lurralde eremuan taxi zerbitzua arautzen duen ordenantza teknikoaren 5. artikulua, 5. atala gehituta, eta 7. artikulua aldatzea onartu zuen hasiera batean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, onartutako aldaketek jendaurrean egon beharko dute hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik kontatzen hasita, interesdunek espedientea aztertu ahal izan dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.

Jendaurrean egoteko aldia igarota alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onartuta geldituko da eta bere testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2017ko abenduaren 27an.–Lehendakaria, Aritz Ayesa Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1800500