13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 983. lurzatian. Hasierako onespena

Udalak, 2017ko abenduaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du Gustavo Costa Sanzek Esako katastroko 2. poligonoko 983. lurzatian sustatu duen xehetasun-azterketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Osoko Bilkurak onetsiko du behin betiko, bidezko bada hori egitea.

Esan, 2017ko abenduaren 13an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1714422