13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Udalbatzako kideen ordainsariak

Ollarango Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Zinegotziek 150 euroko saria jasoko dute, 2017. urtean eginiko bilkura bakoitzeko, beren karguetan aritzean sortutako gastuak berdintzeko. Sari horiek ordainduko dira gastu gisa eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan dagokiona aplikatuko zaie.

2.–Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluko 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.

Ollaranen, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, David Ventura Campion.

Iragarkiaren kodea: L1715080