13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

2018ko zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta kanonak

Untzueko Udalak, 2017ko abenduaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2018rako zerga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonak, 2018ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezaten:

Lehena.–Zerga tasa hauek onestea 2018rako:

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,40.

–TMIZ (Zirkulazioaren gaineko zerga). Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen arabera.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,4.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):

  • 1 eta 20 urte arteko aldi guztietarako portzentajerik txikienak, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeari jarraikiz.
  • Karga-tasa: %8.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko karga-tasa, tasa, prezio publiko eta kanonetarako, horiek arautzen dituzten ordenantzei eta erabakiei jarraituko zaie.

Bigarrena.–Osoko bilkuraren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Untzueko Udaleko iragarki-oholean argitaratzeko agintzea, Untzueko herritar orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2017ko abenduaren 29an.–Alkate udalburua, Encarna Ducun Izpura.

Iragarkiaren kodea: L1800090