2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMA
Udal Plan Orokorreko aldaketa puntuala (determinazio egituratzaileak): Gorrontz-Olanoko 1. poligonoko 3030. lurzatia eta Ordenantzaren 248. artikulua, garapen eredua zaintzeko azpikategoria duten lurzoru urbanizaezineko erabilera baimengarriei buruzkoa. Hasierako onespena
Ultzamako Udalak, 2017ko abenduaren 14an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udal Plan Orokorreko aldaketa puntuala (determinazio egituratzaileak) egiteko espedientea, Udalak berak sustatua. Espedientea Gorrontz-Olanoko 1. poligonoko 3030. lurzatiari eta Ordenantzaren 248. artikuluaren aldaketari dagozkio; artikulu hori, garapen eredua zaintzeko azpikategoria duten lurzoru urbanizaezineko erabilera baimengarriei buruzkoa da.
Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako idazkaritzan, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 76., 49-1-a), 49-2. 7., 77., 71. eta 79. artikuluetan eta haiekin bat datozenetan ezarritako ondorioetarako, betiere 16/2009 Foru Legeak ematen dion idazketaren arabera, horixe baita indarra duena.
Larraintzarren, 2017ko abenduaren 14an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.
Iragarkiaren kodea: L1714933