13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

2017ko lan publikoaren eskaintza

Ikusirik Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak mugak ezartzen dituela Administrazio Publikoetan langile berriak sartzeko, baita salbuespenak ere, halako sektore batzuetan aplikatzekoak. Lege horren 19. artikuluak %100ean finkatzen duenez Udaltzaingoko langileen lanpostuei dagokien gehieneko ordezkatze-tasa, Udaltzaingo horren lanpostuen estalduraren aldean.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluko g) letrak xedatzen duela alkatearen eskumena dela lan publikoaren eskaintza onestea, Osoko Bilkurak onetsitako aurrekontuarekin eta plantillarekin bat.

Kontuan harturik Udaleko Kontu-hartzailetzak prestatutako txostenak eta langileen ordezkaritzaren partaidetzarekin egindako prozedura.

Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoarekin bat, lan publikoaren eskaintza onetsita, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Cintruenigoko Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2017ko abenduaren 21eko ebazpenaren bidez, ebatzi du:

1. Onestea 2017ko enplegu publikoaren eskaintza, ondotik ematen dena, dagokion aurrekontuko zuzkidurarekin, behar diren hautaproben bitartez bete dadin:

Hutsik dauden lanpostuak:

–Lanpostu zenbakia: A02.Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa murriztua. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A08.Lanpostuaren izena: udaltzaina. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A20.Lanpostuaren izena: udaltzaina (landazaina). Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A36.Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

–Lanpostu zenbakia: A37.Lanpostuaren izena: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Aurreko horietatik, 2017an soilik A08 lanpostua beteko da, ez baita bidezkoa bertze biak betetzea kontuan hartuta Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean ezarritako mugak eta aurrekontuko zuzkidura falta.

2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero lanpostu huts horiek betetzeko hautapen prozeduren deialdiak egiteko.

Cintruenigon, 2017ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1714976