13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Aldaketa, Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zangozako Udalak, 2017ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Espedientea jendaurrean edukirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz, epe horretan inork ez du alegaziorik batere aurkeztu; beraz, ordenantzaren testu aldatua behin betikoz onetsirik gelditu da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Zangozan, 2017ko azaroaren 20an.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIKO ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria.

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea.

2. artikulua. Zerga-egitatea hilerriko berariazko zerbitzuak ematea da.

Subjektu pasiboa.

3. artikulua. Zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

Zerga-oinarria eta tarifak.

4. artikulua. Ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, zerga-oinarria honako kontzeptu hauei dagozkien zerbitzu moten arabera finkatuko da:

1. epigrafea.–Ehorzketak, berrehorzketak eta ehorzteko eskubideak.

2. epigrafea.–Hobitik ateratzeak eta garbiketa.

3. epigrafea.–Nitxoak eta kolunbarioak esleitzea.

4. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden nitxoetan edo kolunbarioetan ehorztea.

5. artikulua. Zerbitzu ematea eskatzen den unean sorraraziko dira dagozkion tasak.

Tarifen errekarguak eta murriztapenak.

6. artikulua. Hilerri honetako bertze hilobi batzuetatik atera eta nitxo batean berriz ere ehortziz gero, hilotza ateratzeagatik eta ehorzteagatik ordaindu beharko dira tasak. Gorpuzkiak bertze hilerriren batetik ekarriz gero, ehorzketari dagokion tasa ordainduko da bakarrik.

7. artikulua. Hilotzak nahiz gorpuzkiak erretzetik sortutako errautsek gorpuzkiak hobiratzerakoan hartzen duten tratamendua izanen dute, ordenantza honi dagokionez.

8. artikulua. Hilotzak edo gorpuzkiak okupaturik dauden eta esleipen indarduna duten nitxo eta kolunbarioetan ehorzteko ematen diren lizentziak baimen berritzat hartuko dira, eta 3. epigrafeko prezioei 4. epigrafean aurreikusitako murriztapena aplikatuko zaie, aurreko baimena edo haren luzapena eman zenetik igaro den urte bakoitzeko.

Tarifaren murriztapena aplikatzeko, okupaturik dagoen eta esleipen indarduna duen nitxoan utzi behar da hilotza.

Ez da murriztapenik aplikatuko gorpuzkiek esleipen indardunaren arabera okupatzen duten nitxoaz bertzelako batean ehorzten badira hilotza eta gorpuzkiak.

Kudeatzeko arauak.

9. artikulua. Lurpeko ehorzketak ez dira baimentzen. Lurrean ehortzitako gorpuzkiak lurpetik ateratzeko, Udalak kudeatuko du, eta kostua eskatzaileak ordaindu beharko du lanak egin aurretik.

10. artikulua. Garbiketa zerbitzua edo gorpuzkiak eramatekoa hartzeko interesik duenak Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegora jo beharko du eta hantxe eskatu, behar diren eskubideak ordainduz, eta bidezko den ordainagiria luzatuko diote. Hilerriko kargudun, enplegatu edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den ordainagiria, zerbitzuak egin baino lehen.

11. artikulua. Urtero, eta urte bakoitzeko urtarrilaren lehena erreferentziatzat hartuz, udal hilerrian dauden nitxo, panteoi eta hilobi guztien errolda edo zentsua eginen da.

Xedapen osagarriak.

12. artikulua. Arau honetan aurreikusten ez den orotan hilotzen gaineko osasungarritasunari buruzko xedapenak izanen dira arau osagarriak.

13. artikulua. Zangozako Udala edozein erantzukizunetatik libre egonen da hilotzak edo gorpuzkiak titulartasun pribatuko panteoietan ehorzteko lanetan; izan ere, titularren kontura izanen dira ehorzketa lan horien ondorioz sor daitezkeen kalte edo hondamenak.

ERANSKINA. HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALAREN TARIFAK

I. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.

Ehorzketaren tokia:

–Lurrean: ez dago baimenduta.

–Nitxoan: 99,94 euro.

–Kolunbarioan: 25,00 euro.

Panteoian:

–Kutxa: 80,00 euro.

–Errautsak: 60,00 euro.

II. epigrafea.–Hobitik ateratzeak eta garbiketa.

Gorpuzkiak nitxo batetik ateratzea hilerriko bertze nitxo batean ehorzteko:

Ateratzeak bat egiten badu bertze ehorzketa batekin: 134,55 euro.

Ateratzeak bat egiten ez badu bertze ehorzketa batekin: 234,49 euro.

Hobitik atera eta hezurtegi orokorrera eramatea: doan.

Gorpuzkiak hilobitik atera eta ematea: 161,55 euro.

Gorpuzkiak panteoietatik ateratzea.

Obrak egin beharrik gabe: 134,55 euro.

Obrak (trenkadak...) egin beharra badago: 200,00 euro.

III. epigrafea.–Nitxoak eta kolunbarioak esleitzea.

A.–Nitxoak:

–10 urterako (aldi arrunterako) esleipena: 400,29 euro.

–10 urterako luzapena: 400,29 euro.

B.–Kolunbarioak:

–10 urterako (aldi arrunterako) esleipena: 200,00 euro.

–10 urterako luzapena: 200,00 euro.

IV. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden nitxoetan edo kolunbarioetan ehorztea.

Hilotzak jada okupatuta dauden nitxoetan ehorzteko ematen diren lizentziak, edo gorpuzkiak jada bertze gorpuzki batzuekin okupatutako kolunbarioetan ehorztekoak, kontzesio berritzat joko dira, eta honako murriztapen hauek aplikatuko dira III. epigrafean aurreikusitako tarifetan:

–Aurreko lizentzia bukatzeko falta den urte oso bakoitzeko: %10eko murriztapena dagokion tarifan. Urtebetetik behitiko aldiak ez dira hainbanatuko.

Iragarkiaren kodea: L1713794