13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

13. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Hasierako onespena

San Adriango Udaleko alkate udalburuak, abenduaren 19ko 177/2017 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen 13. aldaketa 2017ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

San Adrianen, 2017ko abenduaren 19an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1715022