13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORBAIZETA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Orbaizetako Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta Electra Orbaizeta SLren eranskina.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.ean xedatutakoari jarraituz, Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Orbaizetan, 2017ko abenduaren 28an.–Alkatea, Sergio Múgica Chapar.

Iragarkiaren kodea: L1800092