13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

4/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 8koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduak 182 eredu berri bat onetsi zuen, “Jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpena” izenekoa.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 28ko 25/2016 Foru Legeak, bere seigarren artikuluan, aldaketak sartu zituen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean (Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duena), 182 ereduari eragiten diotenak.

Irabazi-asmorik gabeko entitateen jarduerak bultzatzeko, foru legeak onura fiskal batzuk sartu ditu mezenasgo sozialerako. Helburu horrekin, 10/1996 Foru Legean hamargarren xedapen gehigarria gehitzen da. Hartan, ezartzen da ezen entitate onuradunei emandako dohaintzek xedapenean ezarritako onura fiskalak izanen dituztela, baldin eta aipatu xedapen gehigarrian aurreikusitako araubidearen aitorpena jaso badute Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentutik edo Nafarroako Berdintasunerako Institututik.

Entitate onuradun izateko, baldintza hauek bete beharko dituzte, besteak beste: irabazi-asmorik ez izatea eta beren helburuak sozialak izatea, gizarte zerbitzuen, garapenerako lankidetzaren edo emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan.

Horrenbestez, eta entitate horiek 182 eredua aurkezteko betebeharra duten entitateen barruan sartzeko, beharrezkoa da j) letra sartzea 8/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan, entitate horiek aipatuz. Horrez gain, 13. apartatu bat gehitzen da aipatu foru aginduaren 3. artikuluan; hartan, zehazten da entitate horiek zer datu aurkeztu behar dituzten beren dohaintza-emaileei dagokienez.

Hori dela eta, aldaketak izanen dituzte, halaber, ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien diseinu fisiko eta logikoek, zeinak baliatu behar baitira 182 eredua aurkezteko. Zehazki, aldaketak daude eranskineko 1. erregistro-motako diseinuetan eta 2. erregistro-motako diseinuetan, foru agindu honen 3. puntutik zazpigarren puntura bitarte zehaztutakoari jarraikiz, biak barne. Ondorio hauetarako, kontuan izan behar da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 16ko 154/2016 Foru Aginduaren eranskineko edukiak ordeztu egin zuela 8/2013 Foru Aginduaren II. eranskineko edukia. 154/2016 Foru Aginduaren bidez, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua aldatu zen, zeinaren bidez onetsi baitzen jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua).

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsitako pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 62.23 artikuluak Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria gaitzen du informazio-aitorpena non eta nola aurkeztu behar den ezartzeko.

Horrenbestez, aipatutako xedapenetan ezarritakoarekin bat,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak urtarrilaren 18an emandako 8/2013 Foru Agindua. Haren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

Ondoren aipatzen diren urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduaren manuek hurrengo testua izanen dute:

Bat–2. artikulua. Letra bat gehitzen da, j) letra:

“j) Mezenasgo sozialaren onuradun diren entitateak, uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeak, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duenak, bere hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.”

Bi.–3. artikulua. Apartatu bat gehitzea, 13.a.

“13. Uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeak, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duenak, bere hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat mezenasgo sozialaren onuradun diren entitateek, beren identifikazio datuak ez ezik, dohaintza-emaileei buruzko datu hauek ere eman behar dituzte:

a) Izen-deiturak edo, bidezkoa denean, sozietatearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Dohaintzaren zenbatekoa edo balorazioa.

d) Urte naturalean deuseztatutako dohaintzen berri, horrelakorik baldin badago.”

Hiru.–Eranskina. 1. erregistro-motako “AITORTZAILEAREN IZAERA” (160 idazgunea) eremuan, honako hau agertuko da:

160

Zenbakizkoa

AITORTZAILEAREN IZAERA.

Aitortzailearen izaera adierazten duen digitua jarriko da, zerrenda honen arabera:

1

Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean ezarritako kenkarien araubideari loturiko entitatea (mezenasgo soziala salbu).

2

Legez aitortutako fundazioa, dagokion babesletzaren organoaren aurrean erantzun behar duena, edo erabilera publikokoa aitortutako elkartea, aurreko atalean sartzen ez dena.

3

Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteari eta Kode Zibila, Prozedura Zibilaren Legea eta helburu hori duen tributu araubidea aldatzeari buruzko azaroaren 18ko 41/2003 Legeak arautzen duen ondare babestu baten titularra edo administratzailea.

4

Langileen sindikatua.

5

Alderdi politikoa.

6

Profesionalen elkargoa.

7

Entitate babes-hartzailea.

8

Irakaskuntzako kooperatibak.

9

Mezenasgo kulturalaren onuradun diren (maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 4. art.) edo mezenasgo sozialaren onuradun diren (uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria) pertsona edo entitateak.

Laugarrena.–Eranskina. 2. erregistro-motako “GAKOA” (78 idazgunea) eremuan, honako hau agertuko da:

78

Alfabetikoa

GAKOA.

Dagokion kodea jarriko da, honen arabera:

A

Dohaintzak, salbu eta B, H, K, M, N edo P gakoetan adierazi beharrekoak.

B

Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean mezenasgoari begira lehentasunez ezarritako jardueren edo programen barrenean sarturik dauden dohaintzak.

Ondare babestuentzako ekarpenak edo erabilerak direnean, hiru gako hauetako bat zehaztu beharko da:

C

Desgaitasuna duenaren ondareari egindako ekarpena.

D

Desgaitasuna duenaren ondarearen erabilera.

E

Ondare babestura ekarritako ondasun suntsikorren kontsumoa eta diru-gastua, onuradunaren ezinbesteko beharrei erantzuteko informazio-aitorpenaren xede den urte naturalean edo aurreko lauetan eginak eta ondasun edo eskubideen erabileratzat hartu behar ez direnak PFEZren FLaren TBaren hamalaugarren xedapen gehigarriko 3. zenbakian xedatutakoaren ondorioetarako (4/2008 Legegintzako Foru Dekretua, ekainaren 2koa).

F

Kuota sindikala.

G

Alderdi politikoentzako afiliazio-kuotak eta ekarpenak.

H

Alderdi politikoei emandako dohaintzak, kuotan kengarriak badira 10/1996 Foru Legearen 9. xedapen gehigarriaren arabera.

I

Profesionalen elkargoaren kuota.

J

Lankidetza hitzarmenen bidezko ekarpenak eta beste jarduketa batzuk (10/1996 Foru Legearen II. Tituluko II. eta III. Kapituluen arabera).

K

“Konpromiso sozialeko proiektua” izeneko zigilua lortu zuten urte anitzeko proiektuei emandako dohaintzak, 10/1996 Foru Legeko bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera.

Hartutakoen gako honetan sartuko dira aurreko urteetan “Konpromiso sozialeko proiektua” zigilua lortua duten urte anitzeko proiektuetarako dohaintzak eta ekarpenak, harik eta proiektu horien gauzatzea bukatzen den arte.

L

Babes-kontratuen ondoriozko publizitate-gastuak, kengarriak direnak Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 63. artikuluaren arabera.

M

Maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen arabera kultur mezenasgoaren onuradun diren proiektuetarako dohaintzak edo ekarpenak, salbu N gakoan sartuak daudenak.

N

Maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen lehen xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera kultur mezenasgoaren onuradun diren lehentasunezko proiektuetarako dohaintzak edo ekarpenak.

P

Uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera kultur mezenasgoaren onuradun diren entitateentzako dohaintzak.

Bost.–Eranskina. 2. erregistro-motako “DEUSEZTAPENA” (106 idazgunea) eremuan, honako hau agertuko da:

106

Alfabetikoa

DEUSEZTAPENA.

A, B, H, K eta P gakoetarako, entitate aitortzailea baliatzen baldin bada Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean kenkarietarako ezarritako araubideaz, eta ekitaldian aurreko urteetan kenkarirako eskubidea izan duen dohaintza bat errebokatzen bada, eremu honetan X bat jarriko da, baita errebokatutako dohaintzaren gainerako datuak ere.

M eta N gakoetarako, entitate aitortzailea Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean kenkarietarako ezarritako araubideaz baliatzen baldin bada, eta ekitaldian aurreko urteetan kenkarirako eskubidea izan duen dohaintza bat deuseztatzen bada, eremu honetan X bat jarriko da, baita deuseztatutako dohaintzaren gainerako datuak ere.

Gainerako gakoak zuriunez beteko dira.

Sei.–Eranskina. 2. erregistro-motako “DEUSEZTATUTAKO DOHAINTZA ZEIN EKITALDITAN EGIN ZEN” (107-110 idazgunea) eremuan, honako hau agertuko da:

107-110

Zenbakizkoa

DEUSEZTATUTAKO DOHAINTZA ZEIN EKITALDITAN EGIN ZEN.

A, B, H, K, M, N eta P gakoetarako, “DEUSEZTAPENA” izeneko laukitxoan X jarri bada, errebokatutako dohaintza zein ekitalditan egin zen adieraziko da. Bertzenaz, eremu hau zeroz beteko da.

Zazpi.–Eranskina. 2. erregistro-motako “SORTZAPENAREN EKITALDIA” (201-204 idazgunea) eremua kentzen da.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta, 2017ko informazioa jasoz, indarra hartutakoan aurkezten diren aitorpenei aplikatuko zaie lehenbizikoz.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 8an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1800290