13. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

432/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 7koa, Iruñeko Erruki Etxea zentroko egoiliarrek jaso beharreko gutxieneko arreta zerbitzu funtsezkoak arautzen dituena, egoitza horretako enpresa batzordeko kideek deitutako greba dela eta.

Susana Laya Muñoz andreak, Pedro Jiménez Gazpio jaunak, M.ª Mar del Río Romeo andreak, José Mari Elio Torres jaunak, Ana Rey Álvarez andreak, Joseba Soltxaga Fernández jaunak, M.ª Ángeles Andrés Camarero andreak, Javier Soto Enériz jaunak, José Ignacio Alvés Vidaurre jaunak eta Beatriz Hernández García andreak, ELA, LAB, USO eta SATSE sindikatuetako enpresa batzordeko kide gisa, 2017ko azaroaren 22an aurkeztutako idazki baten bidez, grebara deitu dute abenduaren 10erako eta 11rako, Iruñeko Erruki Etxea egoitzan, honako ordutegi hauetan: gaueko txandako 05:00etatik 08:00etara, goizeko txandako 08:00etatik 11:00etara eta arratsaldeko txandako 19:00etatik 22:00etara.

Egindako jakinarazpenean, aipatutako enpresa batzordeetako kideek adierazi dute greba batzordea idazkiaren idazpuruan ageri diren pertsonek osatzen dutela eta langileen legezko ordezkariak direla.

Greba egiteko eskubidea, Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan aitortua, bateragarria izan behar da gizartearen funtsezko zerbitzuak ematearekin, Konstituzioaren testuak berak dioen bezala, eta horretarako behar diren bermeak ezarri behar dira. Konstituzio arloko jurisprudentziak behin eta berriro xedatu duenez, gutxieneko zerbitzuak ezartzerakoan kontuan hartu behar dira proportzionaltasun eta arrazionaltasun printzipioak, eta zerbitzu horiek ezartzea behar bezala arrazoitu behar da.

Zahar etxeak ezin dira eskutik utzi, horrek bertan bizi diren pertsonen zaintzan, osasunean eta bizitzan ondorio larriak eraginen bailituzke.

Zahar etxe horiek beren instalazioetan egun guztian zaindu eta lagundu beharreko pertsonak hartzen dituzte. Pertsona horiek zainketa pertsonala behar dute beren oinarrizko beharretarako, hori gabe kalte larriak izaten ahal baitituzte osasunean.

Grebarako deialdia dela eta, egoitzako arreta zerbitzua ezin da osorik eten. Izan ere, gizartearentzako funtsezko zerbitzua da, eta haren hartzaileak adineko pertsonak eta/edo mendekotasunak dituztenak direnez, gorabehera larriak gerta daitezkeela hartu behar da kontuan. Hori horrela, Konstituzio Auzitegiak dioenez, gizarteak ezinbesteko prestazioetarako duen eskubidea grebarako eskubidearen gainetik dago, eta funtsean agintari publikoek babestu behar dituzte gizartearen zati batek ezinbestean behar dituen zerbitzuak.

Beraz, gutxieneko zerbitzuak ezartzeko orduan, Konstituzioak grebarako aitortzen duen eskubidea errespetatu eta erabiltzaile horien ongizate pertsonala babesteko eskubidea bermatu behar da, Espainiako Konstituzioaren 28., 49. eta 50. artikuluek agintari publikoei ezartzen dizkieten eginbeharrak betez.

Funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena gobernuko agintaritzari dagokio, halaxe xedatzen baita lan harremanei buruzko araudia berritzen duen martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan. Eskumen hori Nafarroako Foru Komunitateak hartua du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58.b) artikuluaren arabera.

Gutxieneko zerbitzuak ezartzeko, aintzat hartu dira egoiliarrek greba orduetan behar dituzten zerbitzuak eta arreta; kontuan hartu dira beraien autonomia maila eta behar duten laguntza, egiten diren jarduerak, langileek esleituta dituzten eginkizunak, eta egoiliarrek hartzen dituzten zerbitzuak.

Iruñeko Erruki Etxea egoitzaren erabiltzaileen mendekotasun mailari dagokionez. Une honetan 540 egoiliar ditu: horietatik 133 pertsonak mendekotasun handia dute, eta 407k ez dute mendekotasunik edo mendekotasun moderatua dute. Sailkapena mendekotasuna duten eta autonomoak diren pertsonen artean eginez gero, egoitzan 175 pertsonak dute mendekotasuna, eta 363 autonomoak dira.

Grebarako aurreikusitako orduetan, jarduera eta zerbitzu hauek eginen dira, besteak beste:

a) 08:00etatik 11:00etara egin beharrekoak:

–Zuzeneko arreta ematen duten langileak/zaharren zaintzaileak: erabiltzaileei jaikitzen lagundu (garbitu eta jantzi) eta gosaria eman. Erabiltzaileak lekuz aldatu eta ikuskatu.

–Plantako arduradunak: intsulina eman eta botikak jantokian jarri, sendaketa txikiak, egoiliarrei lagun egin eta gosaria ahora eman.

–Arduradun orokorrak: zerbitzu guztien funtzionamendua antolatu eta gainbegiratu.

–Erizaintza: erauzketak eta laborategia. Erizaindegiko zaintzak, gluzemiak eta sendaketak. Larrialdiez arduratu.

–Medikuntza. Guardia lokalizatua (jaiegunetan).

–Arropen garbitegiko langileak: arropa lehortu, lisatu eta tolestu eta solairuetara eraman.

–Telefonista/atezaintza: sarrera-irteerak zaindu. Bisitariei arreta. Sartzen diren deiei eta irteerakoei erantzun.

–Telefonista/atezaintza: sarrera-irteerak zaindu. Sartzen diren deiei eta irteerakoei erantzun.

–Fisioterapeuta: errehabilitazioa (lanegunetan).

–Mantentze-lanetako langileak: konponketak eta matxurak (lanegunetan).

–Erizaintzako arduraduna (lanegunetan).

–Gizarte lana: Zuzendaritzarekiko bilera eta goizaren antolaketa (lanegunetan).

–Bulegariak (lanegunetan).

b) 19:00etatik 22:00etara egin beharrekoak:

–Zuzeneko arreta ematen duten langileak/zaharren zaintzaileak: erabiltzaileak oheratu, afaria eman eta oinarrizko zainketak gauzatu. Jantokietan mahaia jarri, afariko orgak igo.

–Plantako arduradunak: intsulina eman eta botikak jantokian jarri, egoiliarrei lagun egin eta afaria ahora eman. Oheratzen lagundu.

–Medikuntza. Guardia lokalizatua.

–Erizaintza: erizaindegiko zaintzak eta arreta, gluzemiak, sendaketak eta sor litezkeen larrialdiak.

–Medikuntza. Guardia lokalizatua (jaiegunetan).

–Telefonista/atezaintza: sarrera-irteerak zaindu. Sartzen diren deiei eta irteerakoei erantzun.

–Arduradun orokorrak: zerbitzu guztien funtzionamendua antolatu eta gainbegiratu (lanegunetan).

–Fisioterapeuta: errehabilitazioa (lanegunetan).

–Gizarte lana: Zuzendaritzarekiko bilera eta lanaren antolaketa (lanegunetan).

c) 05:00etatik 08:00etara egin beharrekoak:

–Zuzeneko arreta ematen duten langileak/zaharren zaintzaileak: eskatzen duenari arreta eman, posturak eta pixoihalak aldatu.

–Medikuntza: guardia lokalizatua.

–Erizaintza: bizi-konstanteak hartu, diuresiak.. Eskatzen duenari arreta eman.

Zuzeneko arreta ematen duten langileentzat edo zaharren zaintzaileentzat gutxieneko zerbitzuak ondoko irizpide hauen arabera kalkulatu dira:

–Mendekotasuna duten pertsonentzat beharrezkoa jotzen da langile horien %90 behintzat mantentzea.

–Mendekotasunik ez duten pertsonentzat, gutxienez zuzeneko arreta ematen duten profesionalen edo zaharren zaintzaileen %80.

Egoitza moduluka antolatua dagoenez, eta horietako askotan autonomia eta mendekotasun mailak askotarikoak direnez, ezin da arreta-modulu bakoitzeko gutxieneko langile kopurua zehaztu; horregatik, erabaki da zuzeneko arreta ematen duten langileen/zaharren zaintzaileen kopurua ezin dela %85 baino baxuagoa izan. Dezimalak dituzten zenbaki guztiak gorantz borobilduko dira.

Horrenbestez, kontuan hartuta Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan xedatutakoa, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluko 2. lerroaldea eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 58.b) artikulua, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehenbizikoa.–Iruñeko Erruki Etxea egoitzako enpresa batzordeko kideek, arestian aipatutakoek, abenduaren 10erako eta 11rako deitutako lanuztea, gaueko txandan 05:00etatik 08:00etara, goizeko txandan 08:00etatik 11:00etara eta arratsaldekoan 19:00etik 22:00era, gutxieneko eta funtsezko zerbitzuak errespetatuz eginen da, aurretik aipatutako irizpideen arabera:

Zuzeneko arreta ematen duten langileentzat/zaharren zaintzaileentzat, gutxieneko zerbitzuetako langileen portzentzajea, honako kopuru hauetan zehazten da:

Abenduaren 10erako:

KATEGORIA

GOIZEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK GOIZEKO TXANDAN

ARRATSALDEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK ARRATSALDEKO TXANDAN

GAUEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK GAUEKO TXANDAN

ZUZENEKO ARRETA EMATEN DUTEN LANGILEAK/ZAHARREN ZAINTZAILEAK

38

33

30

26

5-7ak arte

7etatik 8etara: 2

5-7ak arte

7etatik 8etara: 2

PLANTAKO ARDURADUNAK

14

12

11

10

Abenduaren 11rako:

KATEGORIA

GOIZEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK GOIZEKO TXANDAN

ARRATSALDEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK ARRATSALDEKO TXANDAN

GAUEKO TXANDA

GUTXIENEKOAK GAUEKO TXANDAN

ZUZENEKO ARRETA EMATEN DUTEN LANGILEAK/ZAHARREN ZAINTZAILEAK

47

40

30

26

5

5

PLANTAKO ARDURADUNAK

18

16

12

11

b) Erizainak, goizeko txandan: 2 profesional. Arratsaldeko txandan: profesional 1. Gaueko txandan: profesional 1.

c) Medikuak: pertsona bat guardian zentro guztirako txanda guztietan.

d) Goizeko eta arratsaldeko txandetan: pertsona bat larrialdietako alarmak kontrolatzeko, edo larrialdi egoerak sor ditzaketen bestelako gailuak zaintzeko, eta egoiliarren sarrera-irteerak kontrolatzeko.

Bigarrena.–Aurreko atalean aipatutako funtsezko zerbitzuak egoitzako erabiltzaileak zaindu ohi dituzten gutxieneko zerbitzuetako langileek eginen dituzte.

Hirugarrena.–Lehen atalean aipatzen diren gutxieneko zerbitzuak egiteko hautatzen diren langileek zerbitzurik ez egitea edo zerbitzua edonola ere aldatzea legez kanpokotzat joko da ondorio guztietarako, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoarekin bat. Betetzen ez dutenek edo araua hausten dutenek erantzun egin beharko dute.

Laugarrena.–Aurreko artikuluetan xedatutakoak ez die inolako mugarik jarriko greba arautzen duen legeriak egoera horretan diren langileentzat aitortzen dituen eskubideei.

Bosgarrena.–Foru agindu hau Iruñeko Erruki Etxeko greba batzordeari jakinaraztea; helbide hau dute deietarako eta jakinarazpenetarako: Iruña, Iturralde y Suit z.g. (ELA sindikatu konfederazioa).

Seigarrena.–Foru agindu hau zentroko zuzendaritzari igortzea (Gaztelugibel kalea, 1, Iruña).

Zazpigarrena.–Ondorioak jakinarazten denetik bertatik izanen baditu ere, foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Zortzigarrena.–Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2017ko abenduaren 7an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1714122