125. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

524/2018 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, María Teresa Rives Ferreiro andrea Nafarroako Ospitaleguneko Pediatria Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 20ko 275E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Ospitaleguneko Pediatria Ataleko burutza betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenaz.

Aipatu burutza hutsik dagoenez, eta harik eta aipatu 275E/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako prozedura ebatzi arte, Nafarroako Ospitaleguneak norgehiagokako prozedura bat tramitatu du lanpostu hori berehala betetzeko, atalak buru bat behar baitu.

2018ko maiatzaren 11n, Nafarroako Ospitaleguneko zuzendari asistentzialak proposamena egin zuen María Teresa Rives Ferreiro andrea Nafarroako Ospitaleguneko Pediatria Ataleko buru izendatzeko bitarte baterako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren 22.2 artikuluak xedatzen du ezen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen arloan indarra duen berariazko araudiarekin bat beteko direla osasun laguntzako zerbitzuetako eta ataletako burutzak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 6. apartatuak xedatzen duenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak izanen du unitate organikoetako buruak bitarte baterako edo jarduneko gisa izendatzeko ahalmena.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Teresa Rives Ferreiro andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Pediatria Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Bitarte baterako izendapen honek ondorioak izanen ditu harik eta aipatu burutza betetzen den arte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 20ko 275E/2018 Ebazpenaren bidez deitutako prozesuaren ondorioz.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzara, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko maiatzaren 15ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1806511