125. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

49E/2018 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María Milagros Etxauri Urtasun andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. María Milagros Etxauri Urtasun andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuko Kudeaketa Administratibo eta Dokumentazioaren Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2018ko ekainaren 30etik aurrera izanen ditu ondorioak, eta egun horixe izanen da bere azken lan eguna kargu horretan.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributu Ikuskapenerako Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko ekainaren 14an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1807955