125. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa ordenantza fiskal batzuetan.
Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2018ko apirilaren 25ean egindako bilkura ez-ohikoan, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketak honako ordenantza fiskal hauetan:

–Ordenantza fiskala, etxeetako hondakinen eta gisakoen bilketa, tratamendua eta ustiapena edo deuseztatzea eta zerbitzu horrek eskaintzen dituen gainerako jarduerak egiteko 2018ko tasak arautzen dituena.

–Ordenantza, Arbizuko zabortegian industrietako hondakin ez arriskutsuak botatzeko prezio publikoak arautzen dituena.

–Ordenantza fiskala, ur horniduraren eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituena.

Onespenaren erabakia 20018ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza fiskalak, ordenantza fiskalen aldaketak eta tarifak eguneratzea behin betiko onetsi eta osorik ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Lakuntzan, 2018ko ekainaren 21ean.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

ORDENANTZA FISKALA, ETXEETAKO HONDAKINEN ETA GISAKOEN BILKETA, TRATAMENDUA ETA USTIAPENA EDO DEUSEZTATZEA ETA ZERBITZU HORREK ESKAINTZEN DITUEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO 2018KO TASAK
ARAUTZEN DITUENA

I. KAPITULUA

Oinarria

1.artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Ordenantza honen xedea tasak ezartzea da, etxeetako hondakinak eta gisakoak bildu, tratatu, aprobetxatu edo desegiteko zerbitzua egiteagatik eta horrekin zerikusia duten gainerako jarduerengatik.

Ezarri diren ordainarazpenen izaera fiskala, hortaz, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluak aipatzen dituen zerbitzuak egiteko tasena da.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Mankomunitatea osatzen duten udal-mugarte osoetan aplikatuko da, baldin eta zerbitzu hori benetan ematen bada.

Aldiz, Mankomunitatekoak ez izan arren, halako entitate edo pertsona batzuek tasa hauen bidez finantzatzen diren zerbitzuak hartzen badituzte haiei ere aplikatuko zaie ordenantza hau.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Ordenantza honen xedeko zerbitzu edo jarduerak eskura izateak edo/eta erabiltzeak dakar zergapeko egintza. Zerbitzu eta jarduera horiek ondotik aipatzen dira eta beren tasak sortzen dituzte:

1. Etxeetako hondakinak eta gisakoak bildu, eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua eskura izan edo/eta erabiltzea, Hondakinei buruzko Legeari jarraituz, kasu hauetan:

a) Etxekoak.

b) Zerbitzuak.

c) Merkataritzakoak eta industriakoak.

d) Bulego publikoak.

e) Ikastetxeak.

f) Osasun zentroak.

g) Zahar etxeetakoak.

h) HHSak biltzeko edukiontzia izatea.

Tarifa bakoitzean sartutako jardueren zerrenda ez da zehatza eta, beraz, espresuki aipatu gabeko beste jarduera berdintsuak sartzen dira, antzekoak badira.

2. Borondatezko zerbitzu hauek ematea:

a) Ohiko nahitaezko zerbitzutik kanpoko bilketa zerbitzu berezia.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboa

5. artikulua.

1. Ordenantza honetan ezartzen diren tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasibotzat hartuko dira, zordunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak, jaraunspen banatugabeak, ondasun komunitateak eta, lege nortasunik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten eta zerga ezar dakiekeen bestelako erakundeak, baldin eta edozein titulu dela bide, etxebizitzak, egoitzak, saltokiak eta dendak okupatzen, erabiltzen edo baliatzen edo ustiatzen badituzte edo bertan bizi badira, haien alde nahitaezko zerbitzu orokorra ezarriz gero.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 104.2 a) artikuluaren arabera, zorduna ordezten duten subjektu pasiboak dira Udal bakoitzeko Katastroko Erregistroan edo eraikin horien Hirilurreko Ondasunen gaineko Erregistro Fiskalean jabe gisa agertzen direnak. Tasa ordezten dutenei igorriko zaie eta horiek, kasuan kasuko onuradunei erasaten ahalko diete.

2. Borondatezko zerbitzua denez, pertsona edo erakunde eskatzaileak edo hondakinen titularrak dira zergak ordaintzera behartuta dauden subjektu pasiboak.

Kontzeptu batengatik edo bestearengatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea akituta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira.

Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua.

1. 4. artikuluko 1. ataletan ezarritako zergapeko egintzetarako, honako hau da tarifa aplikatzeko zerga-oinarria:

  • 1-a) zergapeko egintzarako: bizitegia den edo izan litekeen katastro unitatea. Bizitegitzat hartuko da, hasiera batean, katastroko edozein unitate, salbu eta Udalak ziurtatzen badu aurri egoeran dagoela.

Etxebizitza bat jarduera ekonomikoen gaineko zergari lotutako jardueraren baten kokalekua bada, tasarik handiena aplikatuko da:

  • 1-b), 1-c), 1-d), 1-e), 1-f) eta 1-g) zergapeko egintzetarako:

–Establezimendu unitatea edo jarduera, ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ) inskribaturik badago, betiere lokal edo etxebizitza batean gauzatzen bada, edo funtzionatzen ari bada, egon gabe ere zerga horren menean. Establezimendu unitatea dagoela ulertuko da katastroko unitatea dagoenean.

  • 4.1.2.a) artikuluko zergapeko egintzarako, emandako zerbitzuaren kostua.
  • 1-H zergapeko egintzarako, edukiontzien kopurua, haien edukiera eta bilketaren maiztasuna.

2. Establezimendu bera EJZaren bi epigrafe edo gehiagotan inskribaturik badago, zenbatekorik handiena duen tarifa aplikatuko da.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean organo eskudunak ezarriko ditu tasa bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tasa eta tarifak, eta ordenantza honen eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuota

8. artikulua. Zerga-oinarriari dagokion tasa edo tarifa eta indize zuzentzailea aplikatu eta kuotaren zati finkoa -erabilera bakoitzari dagokiona- gehitzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

Ateratzen den kuotak, guztira, ezin izanen ditu eranskinean adierazitako gehieneko zenbatekoak gainditu.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuak onetsitako foru legeetan espresuki aipatzen direnak izanen dira onartuko diren salbuespen eta hobari bakarrak.

X. KAPITULUA

Hobariak

11. artikulua.

1. Kuota berezia, Gizarte Segurantzak edo Nafarroako Mendekotasun Agentziak ordaindutako prestazioen onuradunendako (alargunak eta/edo erretirodunak).

Etxeko tarifak sortutako tributu-kuotan %100eko hobaria izateko eskubidea izanen da, ordaintzera beharturik dagoena Gizarte Segurantzaren (alarguna eta/edo erretiroduna) edo Nafarroako Mendekotasun Agentziaren prestazio baten onuraduna denean, haren zenbatekoa Gizarte. Segurantzako Ministerioak urte horretarako Lanbide arteko Gutxieneko Soldata (14 ordainsari) baino gehiago ez bada edo 1,35 aldiz zenbateko hori, ezkontidea edo antzeko bizikidetza harremana duen pertsona, bien diru-sarrerak batuta. Ezkontidea ez den beste ezein familia-zamarik izanez gero (adin txikiko seme-alabarik, 23 urte arteko eta adin horretako seme-alabarik ikasketa egiten ari edo legezko langabetu egoeran, edo aniztasun funtzionala duten seme-alabak eta diru-sarrerarik gabeak), aipatutako diru-muga horiei mendeko lagun bakoitzagatik delako zenbateko hori 0,23 aldiz gehituko zaie.

Ezin izanen dute tarifa honetaz baliatu, aurreko baldintza beterik ere, urteko kopurua delako zenbateko hori bider 1,13 baino handiagoa batzen duten beste diru-sarrera gehigarriak jasotzen dituztenek, eskatzailearen eskutik zein etxebizitza berean bizi direnen eskutik. Orobat, eskatzailearen edo bizilagunen ondare higigarria nahiz higiezina ez da 21.000 euro baino handiagoa izanen, ohiko etxebizitzaren balioa kenduta.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea.

b) Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

c) Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten bestelako dokumentuak ere.

d) Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

e) Hobaria eskatu denaren aurreko ekitaldiko zerga datuen dokumentua, Nafarroako Zerga Ogasunak egina. Dokumentuak hiri ondasunei buruzko informazioa jaso beharko du.

Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, betiere frogatzen badute errentamendu kontratuaren bidez etxebizitzaren titularrak haiei igortzen diela etxeari dagokion hondakinen gaineko tasa.

Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du tarifa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

2. Ohiko etxebizitzaren tarifak sortutako tributu-kuotan %100eko hobaria izateko eskubidea izanen da, ordaintzera beharturik dagoena, ondoko egoera batean dagoenean:

–Errenta Bermatuaren onuraduna denean.

–Bere diru-sarrerak eta ondarea Errenta Bermatuaren onuraduna izateko ezarritako beharkizun diren zenbatekoak baino txikiagoak direla ziurtatzen duen dokumentua, gizarte zerbitzuek egina, aurkezten duenean.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskabidea.

b) Hartzen den laguntzaren ziurtagiria, edo bere diru-sarrerak eta ondarea Errenta Bermatuaren onuraduna izateko ezarritako beharkizun diren zenbatekoak baino txikiagoak direla ziurtatzen duen dokumentua, gizarte zerbitzuek egina.

c) Erroldatze-agiria.

Tarifa hau 12 hilabeteko eperako ematen da. Kontratuaren titularrari onartu zaion laguntza epe luzeago baterako ematearen kasuetan, tarifa epe luzeago horri egokituko zaio.

Hobari hori jaso dezakete errentamendu kontratu baten titularrek, aurreko baldintzak betez gero, betiere frogatzen badute errentamendu kontratuaren bidez etxebizitzaren titularrak haiei igortzen diela etxeari dagokion hondakinen gaineko tasa.

Sakanako Mankomunitateak noiznahi ikuskatzen ahal du tarifa berezi horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, baita egiaztatzeko dokumentuak eskatu eta haiek aurkezten ez dituztenei ere.

3. Aurreko hobarien eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Mankomunitateari, baita aurreko ataletan ezartzen diren beharkizunak frogatu, organo eskudunek luzaturiko ziurtagiri eta txostenaren bidez.

4. %70eko hobaria hartzeko eskubidea dute hutsik dauden etxebizitzetako titularrek, urtero frogatzen badiote Mankomunitateari etxebizitza horietan ur eta argi zerbitzurik ez dutela. Egiaztapena eginen da zerbitzu horiek ematen dituzten enpresen edo entitateen ziurtagirien bidez.

5. %100eko hobaria izanen da etxea botatzeko lizentzia emana bada beste etxe bat egiteko eta etxe berri hori eraikitzen ari den bitartean. Gorabehera horren egiaztapena egin beharko da eraispenaren udal lizentziaren kopia bat aurkeztuta edo propio horretarako Udalak emaniko ziurtagiaren bidez.

6. Bidezkoa izanen da ondoriozko tarifaren %100eko hobaria, tasaren xedea den etxebizitza edo lokala zaborrontzitik 500 metro baino gehiagotara dagoenean. Hobari honetarako eskubidea sortzeko, ezinbesteko baldintza izanen da subjektu pasiboak aurretik hala eskatzea.

7. Zerga salbuespen eta/edo hobari guztiak ematen diren hiruhilekoan aplikatuko dira.

Hobariak ematen den momentutik urte naturala bukatzen den arte izango du indarra. Urtero berritu beharko da, eta hartarako eskubidea duenak aitortzeko eskabidea egin beharko du urtero.

Eskabidea egiteko dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da. Berritzeko eskabidea Mankomunitatean aurkeztu beharko da urteko lehendabiziko hiruhilekoan, eta epe hori luzaezina izango da.

Berritzeko eginbehar horretatik salbuetsita daude 11.2 artikuluan ezartzen den tarifa ordaintzen duten erabiltzaileak. Horiek hobaria emateko epea amaitu baino lehen berritu beharko dute eskabidea, horretarako eskatutako dokumentazioa aurkeztuz.

XI. KAPITULUA

Sortzapena

12. artikulua.

1. 4.1 artikuluan ezarritako tasak hiruhileko naturaleko lehenbiziko egunean sortuko dira, eta kuotak ezin izanen dira ez murriztu ezta hainbanatu ere.

2. Gainerako zerbitzuetarako tasak, borondatezkoak baitira, interesdunak zerbitzua egiteko eskatzen duen unean berean sorraraziko dira.

XII. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4.1) artikuluan aurreikusitakoak hilean edo hiruhilean behin.

2. Borondatezko zerbitzuengatiko tasak sorrarazten diren unean ordainaraziko dira.

XIII. KAPITULUA

Diru-bilketa

14. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, 4.1 artikuluan ezarritako tasak aplikatzetik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira.

2. 4.1 artikuluan aurreikusitako tasek sortzen dituzten tributu-zorrak, 13. artikuluaren arabera ordainarazi eta gero, ordaindu behar diren hiruhileko naturalaren lehenbiziko hilabetearen lehenbiziko egunean isilbidez jakinarazitzat hartuko dira. Egun horretatik aitzina, 30 egun baliodun izanen dira borondatezko aldian ordaintzeko.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren egunetan ordainarazpenen zerrendak prest ez badaude, Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratzen diren egunetik aitzina hasiko da kontatzen borondatezko aldia.

3. Borondatezko zerbitzuetarako ezarritako tasak, jarduera edo zerbitzuaren eskaera egiten den unean ordainduko dira.

15. artikulua. 14. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 84. artikuluan ezarritako moduan ordaindu beharko dira.

Mankomunitateak zorrak geroratu edo zatika ordaintzeko aukera eman dezake, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 90. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz.

16. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egin ahal izanen da:

a) Ordainketak helbideratu dituzten subjektu pasiboek, horretarako adierazitako banku edo aurrezki kutxako kontuan kargatuz. Zorra ordaintzen ez bada zergadunari egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxetan: ordainagiri hauetako bakoitzean tasaren zenbatekoa 1,00 euro gehituko da, kudeaketa gastuak berdintzeko.

b) Ordainketak helbideratu ez dituzten subjektu pasiboentzat, Mankomunitateak berak kobratzeko ahalmena ematen dien banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIV. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean arau-hauste eta zehapenen gainean ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bakarra.–Ordenantza honetako tasak likidatu, kudeatu, ikuskatu eta bilduko ditu zuzenean Sakanako Mankomunitateak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra.–Orain arte ezarritako arau guztiak indarrik gabe gelditu dira, baldin eta maila berekoak edo txikiagokoak badira eta ordenantza honetako xedapenei aurka egiten badiete, haiekin bat ez badatoz edo bateraezinak badira.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.–Ordenantza honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean hartuko du indarra.

I. ERANSKINA

1) Etxekoa-erretiratuen klubak eta etxebizitzak.

Tarifa finkoa: 79,00 euro.

2) Profesionalen bulegoak.

Tarifa finkoa: 132,24 euro.

–Gestoriak.

–Agentziak.

–Kabineteak.

–Notariotzak.

–Erregistroak.

–Bankuak.

–Elkarte gastronomiko pribatuak (urtean 100 m³ bitarte ur kontsumitzen dutenak).

–Ile apaindegiak.

–Irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak eta erretirodunen elkarteak.

–Bestelako tarifetan sartuak ez dauden lanbide liberaletako lokalak.

–Norberaren produktuarendako hotz kamerak.

–Iturgintza eta elektrizitate arloko paratzaileak, pintoreak eta gainerako profesionalak, establezimendua jendearentzako zabalik ez badute.

–Akademiak.

–Merkataritza.

3) Tarifa finkoa: 198,34 euro.

–Kioskoak eta liburu-dendak.

–Botikak.

–Bitxi dendak-erloju dendak.

–Tabako dendak.

–Ogi saltokiak.

–Opari dendak.

–Dolareak eta ardandegiak.

–Litxarreria dendak.

–Tanatorioak.

–Kalez kaleko azokako postu finkoa eta horretarako biltegiak.

–Gasolindegia.

–Elektrizitate dendak.

–Edari biltegiak.

–Ogia eta horren eratorriak saltzeko denda.

–Zapata dendak eta jantzi dendak.

–Burdindegiak.

–Drogeriak.

–Mertzeriak.

–Gisako lokalak, merkataritzakoak zein industriakoak, beste tarifetan sartzen ez direnak.

4) Tarifa finkoa: 224,80 euro.

–Ordezko piezen dendak.

–Pentsioak.

–Komentuak.

–Kontserba lantegiak.

–Moldiztegiak.

–Fruta eta barazki biltegiak.

–Etxetresna elektrikoen eta kiroletarako dendak.

–Altzari dendak.

–Janari dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

–Elikagai dendak (barazkirik saltzen ez dutenak).

–Harategiak.

–Prestalekurik gabeko gozotegiak.

5) Tarifa finkoa: 318,23 euro.

–Arrandegiak.

–Barazkiak saltzen dituzten elikagai dendak.

–Prestalekua duten gozotegiak.

6) Tarifa finkoa: 417,34 euro.

–Harakindegia, urdaitegia, barazki dendak edo arrandegia duten supermerkatu eta autozerbitzuak. (Bakar-bakarrik 150 metro koadro baino gehiago dutenak).

7) Tarifa finkoa: 379,68 euro.

–Jatetxeak, hostalak eta apopilo etxeak jatetxearekin.

8) Tarifa finkoa: 383,47 euro.

–Hotelak, kanpinak.

9) Tarifa finkoa: 329,15 euro.

–Ostatuak, kafetegiak, gizarte klubak, gastronomia elkarteak (urteko ur kontsumoa bada 100 metro kubikotik gorakoa), diskotekak, kirol elkarte ostatudunak, kasinoak.

10) Herriko Etxea, Kontzeju Etxea, bulego publikoak, erakunde publikoak, liburutegiak, museoak, Kultur Etxeak, Epaitegiak, elizak.

Tarifa finkoa: 88,16 euro.

Lokal hauetako batean jarduera bat baino gehiago egiten bada, bakar-bakarrik batengatik ordainduko da, hain zuzen ere tarifa altuena dena.

11) Ikastetxeak, haurtzaindegiak.

Tarifa finkoa: 189,55 euro.

Jatetxea badute aurreko tarifa %35 garestituko da.

12) Ospitale, klinika, anbulatorio eta osasun etxeetako sanitarioak.

Tarifa finkoa: 190,14 euro.

13) Egoitzak, kuartelak eta zahar etxeak.

Tarifa finkoa: 370,27 euro.

14) Industriak eta lantegiak:

–Industriak eta lantegiak, <30 langile: 217,55 euro.

–Industriak eta lantegiak, 30-60 langile: 263,35 euro.

–Industriak eta lantegiak, >60 langile: 377,85 euro.

Pisua baskulan: 5.50 euro pesaje.

15) Landetxeak.

Tarifa finkoa: 86,35 euro.

Tarifei zuzenean aplikatzeko xedapenak.

–Hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati -eta halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena- tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio, aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena baizik ez zaio aplikatuko.

–Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

–Lau hilabetetik beheitiko “denboraldian” egiten diren jarduerek hiruhilekoko kuota bakar bat sortuko dute, jarduerari dagokion tarifan.

–Kalez kaleko azokako postu finkoak kasuan kasuko udalari ordainduko zaizkio zuzenean, bilketa berezia behar dutenean.

Hiri lurzoru finkatuan ez da erabilera esklusiboko edukiontzirik emanen, ez bada eskatzaileak egunean 800 litrotik gorako hondakinak sortzen dituelako.

Harako 9. epigrafeko jarduerei, 300 biztanletik beheitiko udalerri batean badaude eta soilik asteburu eta jaiegunetan irekitzen badira jendearentzat, tarifa bigarren multzoko (Profesionalen bulegoak) tarifa aplikatuko zaie.

ORDENANTZA, ARBIZUKO ZABORTEGIAN INDUSTRIETAKO HONDAKIN EZ-ARRISKUTSUAK BOTATZEKO 2018KO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da industrietako hondakin ez-arriskutsuak ematea, Arbizuko zabortegian trata ditzaten.

Salbuespenak

3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Prezio hauek ordaintzera behartuak egonen dira halako enpresak eta partikularrak, beren industrietako hondakin ez-arriskutsuak garraiatzen eta ematen dituztenak, zabortegian uzteko.

Nolanahi ere, botatze horiek egiteko behar den lizentzia edo baimena eskatuko zaie. Zergadun diren aldetik, ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta industrietako hondakinak botatzeko zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Tarifak

5. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

–Industriakoa, hirikoaren parekoa bada, betiere gai organikorik gabekoa. Tonaren prezioa, 28,97 euro, gehi BEZa.

–Industriakoa, hirikoaren parekoa bada, hondakin horiek kartoiarekin nahastuta badaude. Tonaren prezioa, 66,22 euro, gehi BEZa.

–Nekazaritzako elikagai sektoreen industriak azken fasean sortutako hondakina. Homogeneoa bada (%100). Tonaren prezioa: 12,36 euro, gehi BEZa.

–Paletak: egur hutsezkoak badira. Tonaren prezioa da 79,57 euro gehi BEZa.

–Paletak: egurra ez diren beste hondakin batzuekin nahasita badaude. Tonaren prezioa: 106,09 euro gehi BEZa.

–Zepak eta fundizioko hareak. Tonaren prezioa, 27,49 euro, gehi BEZa.

–Pentsuak. Tonaren prezioa, 31,77 euro, gehi BEZa.

–Pilak, horretarako propio diren edukiontzietan bota ez direnak, enpresetatik heldu direnak. Kilo bakoitzeko prezioa: 3,92 euro gehi BEZa.

–Obra hondakinak. Aurretik kudeatzaile batean tratamendua eman bazaie baizik ez dira onartuko eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak. Tonaren prezioa: 22,19 euro, gehi BEZa.

–Landare-lurrak edo gisa berekoak. Tonaren prezioa: 2,25 euro, gehi BEZa.

–Landareetatik heldu diren hondakin organikoak, ezpurutasuna %15etik beherakoa badute. Tonaren prezioa: 14:00 euro, gehi BEZa.

–Zelulosa organikoaren hondakinak edo horrelatsukoak. Tonaren prezioa: 30,32 euro.

–Lohiak, botatzen ahal direnak. Tonaren prezioa: 29,61 euro, gehi BEZa.

–Bilketa eta garraio berezia. 61,80 euro ordua, gehi BEZa.

–Pisua baskulan. 3,09 euro gehi BEZa.

–Poliespama edo antzekoak. Tonaren prezioa: 66,74 euro gehi BEZa.

–Tamaina handikoak (altzariak eta etxetresna elektrikoak). Tonaren prezioa: 361,58 euro, gehi BEZa.

–Ibilgailu abandonatuak (turismoak, unitatea). Tonaren prezioa: 135,51 euro, gehi BEZa.

–Ibilgailu abandonatuak (kamioiak eta horrelatsukoak, unitatea). Unitatea: 677,62 euro, gehi BEZa.

Nolanahi ere, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

1.–Osagai toxiko edo arriskutsuak dauzkan hondakinik ez da onartuko.

2.–Likidoak edo lohiak ez dira onartuko, hezetasunaren ehunekoaren ondorioz araztegiko makinetan ezin badira erabili.

3.–Kobratzeko kontuetarako ez da hondakintzat hartuko haren pisua 50 kilogramotik beheitikoa bada.

4.–Hondakinak zabortegiko isuri-eremuan bota eta estaltzen diren aldiro, 5,15 euro ordainduko da, gutxienez ere.

Likidatu beharreko kuota

6. artikulua. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatuz ateratzen dena izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena

7. artikulua. Prezio publikoa sortzen da eta, beraz, ordaindu beharra, hondakinak eramaten direnean Arbizuko zabortegiko instalazioetara.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Industrietako hondakin ez-arriskutsuak tratatzeko edo botatzeko eramaten direnean, aldez aurretik beharko da Mankomunitatearen dagokion organoaren baimena.

Baimen hori izan daiteke banakakoa botatze bakoitzeko edo, oro har, horretarako propio baimentzen den onarpen protokoloari jarraikiz.

Mankomunitateak debekatu dezake, Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak emaniko Ingurumen Baimen Integratuan sartuak ez dauden hondakinak ekarri eta botatzea.

Diru-bilketa

9. artikulua.

1. 5. artikuluan ezarritako ordainarazpenak hilean behin pagatuko dira.

2. Horretarako, Mankomunitateak emanen du behar den faktura eta bertan adieraziko hilero egin diren hondakin-emateak.

3. Prezio publiko honen zorra premiamenduzko prozeduraren bidez eska daiteke, betiere Mankomunitatearen Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako moduan.

10. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gaineko inguruabarrei dagokienez, honako hauei jarraituko zaie: Ordenantza Fiskal Orokorra, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta bat datozen gainerako arauak. Hori guztia deusetan ukatu gabe arau-hausleek izan ditzaketen gainerako erantzukizun zibil eta penal guztiak, bereziki hondakin baimendu gabeak edo arriskutsuak ekarri dituztela ezkutatzen badute.

Ordenantza honetan adierazitako betebeharrak ez betetzeagatik sortzen diren erantzukizunak eskatuko dira, ez bakarrik egindakoarengatik baizik eta izan daitezkeen beste erantzule batzuengatik, izan ere erantzukizun hori solidarioa izanen da ekarritako hondakinaren garraiolariaren eta haren sortzailearen artean, pertsona bera ez diren kasuetan betiere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du haren behin betiko onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean eta indarra izaten jarraituko du etengabe, aldatzeko edo indargabetzeko erabakia hartzen ez den bitartean.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU
ETA JARDUEREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Sakanako Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak,
uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz ezarri dira.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek edateko uraren hornidura zerbitzua eta aurrekoarekin zerikusia duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugarte osoan aplikatuko da, baita Mankomunitateko kide ez izan arren, edateko ura jasotzen dutenetan ere.

Horren aplikazioa osoa edo partziala izan daiteke, betiere Mankomunitatean nola sartuta dagoen kontuan harturik eta benetan egiten diren nahiz egin daitezkeen zerbitzu emateen arabera.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea, nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, ondoko hauek dira:

a) Edateko uraz hornitzeko zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

b) Saneamendu eta estolderia zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

c) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Hondakin uren egiazko edo balizko hustea eta, ondoren, haien arazketa. Tasa desberdina izan daiteke, kontsumitutako uraren erabileren eta xedearen arabera.

Oro har, balizko hustea dagoela kasu guztietan ulertuko da.

Arau orokorraren salbuespentzat eta, beraz, tasa honetatik libre, honako hauek hartuko dira:

–Halako kasuak, non Sakanako Mankomunitatearen txosten tekniko baten bitartez zehazten den ezinezkoa dela epe laburrean saneamendu sareak egitea.

–Ezkutuko ur-ihesen bat badela atzematen bada. Kasu horretan, ondotik ematen diren inguruabar guztiak bete beharko dira, eta horiek behar bezala frogatu beharko.

1.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

2.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

e) Edateko uraren hornidura eta hondakin uren hustuketa behin betiko kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota), baita kontratuen titulartasunen aldaketa ere.

f) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa sareetan hargunea izateko eskubideak.

g) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez egiaztatzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.

i) Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu edateko uraren hornidura sareetako harguneen lanak finantzatu ahal izateko, eta orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua.

1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nortasun juridikorik izan gabe ere zerga jasan dezakeen entitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatzen dutenak, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina jasotzen badute.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluko a), b), c), d), e) eta g) ataletan ezarritako tasetarako/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko f) atalean zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluko h) atalean zehaztutako tasetarako/prezio publikoetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2. Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3. Kontzeptu batengatik edo bestearengatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluko a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Sakanako Mankomunitatearenak diren kontagailuak mantentzeko kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereizezina izanen da.

b) 4. artikuluko b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa hornidurako kontagailuaren diametroaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

d) 4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, bai edateko uraren sareko horniduratik bai ibai, putzu eta abarretako kontzesio pribatuetatik. Kontzesio pribatuei dagokienez, kontsumitutakoa emariarena bera dela hartuko da, kontrakoa nahikoa frogatu ezean.

Kontsumo zenbatetsien kasuan, zergadunak eska dezake aipatu kontsumoen gaineko zenbatespena egiteko, hain zuzen ere prozesuen galeren arabera eta ur-galera zenbatetsien portzentajearen arabera, betiere zifra horiek kontsumitutako uraren %25 baino handiagoak badira.

Kontzepu honengatik ez dute zerga ordaindu beharko propio ureztaketarako kontratatu diren kontsumoek.

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako, handitu behar bada. Kontagailua ezarri behar ez bada, kuota finkoa kontratuaren titulartasuna aldatzeagatik.

f) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: hargunea eskatzen bada banakako jarduketetarako: kuota finkoa hargunearen diametroaren arabera.

Hargunea eskatzen bada suteen kontrako kontsumoetarako: kuota hargunearen diametroaren arabera.

g) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

h) 4. artikuluaren h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: egindako ikuskapenen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak ezarriko ditu tasa/prezio publiko bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tarifak, eta ordenantza honen I. eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

X. KAPITULUA

Sorrarazpena

11. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sorraraziko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako tasak/prezio publikoak hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sorraraziko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

Zerbitzua lehen aldiz hartzen duten erabiltzaileentzat, tasa/prezio publikoek -horien barne izanik, hala bada, 6. artikuluan ezarritako neurgailuaren alokairua- hiruhileko natural horren lehenbiziko egunean izanen dute sorrarazpena; hortaz, ezin dira hiruhilekoa baino epe laburragoetan banatu.

2. 4. artikuluko c), d) eta g) ataletan ezarritako tasak/prezio publikoak ur kontsumoa egiten den unean sorraraziko dira.

3. 4. artikuluko e) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sorraraziko dira.

4. 4. artikuluko f) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralari buruzko ordenantzarekin bat, edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sorraraziko dira.

5. 4. artikuluko h) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sorraraziko dira.

6. 4. artikuluko i) atalean aurreikusitako jarduerengatik kobratzen diren prezio publikoek sorrarazpena izanen dute haiek egiten diren unean berean.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c), d) eta g) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, hiru hilabetetik behin ordainaraziko dira.

2. Aldiz, e) eta f) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, sorrarazpenaren unean ordainaraziko dira.

3. Ordea, h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak, subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

4. i) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak sorrarazpenazpenaren unean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira, 4. artikuluko h) eta i) ataletan ezarritakoak salbu.

2. 4. artikuluko a), b), c), d) eta g) ataletako tasek/prezio publikoek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

3. 4. artikuluko e) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak sorrarazpenaren unean berean ordaindu beharko dira, salbu eta 15. artikuluko a) ataleko ordaintzeko modua aukeratu bada, orduan 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko baitira.

4. 4. artikuluko f) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan ezarri bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik hasita.

5. 4. artikuluko h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

14. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak ezartzen dituen errekarguekin.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

15. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

–Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku entitatean eta kontuan kargatuz.

–Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat: Mankomunitatearen Diruzaintzan edo horretarako gaitutako banku bulegoetan.

II. TITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, Sakanako Mankomunitatearen uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

III. TITULUA

17. artikulua. Saneamenduko kanona Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan arautua dago.

18. artikulua. Delako kanona 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrarekin bat ezarri da eta haren zenbatekoa Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkatua dago, aurrekontuen ekitaldi bakoitzerako.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan, barne izanik Uraren ziklo integralaren zerbitzukoak diren udaletako udal ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean.

I. ERANSKINA

1.–Kuota, hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.a) artikuluan aurreikusiak.

Kuota finkoak, hargunearen diametroaren arabera:

KONTAGAILUAREN KALIBREA mm-tan

HIRUHILEKO KUOTA

13 mm arte

4,836 euro

15 mm

4,836 euro

20 mm

9,734 euro

25 mm

42,942 euro

30 mm

55,058 euro

40 mm

128,315 euro

50 mm

192,504 euro

65 mm

256,630 euro

80 mm

320,830 euro

100 mm

449,145 euro

Kontratazioak festetarako edo antzekoetarako egiten badira, tasa bakarra kobratuko da: 15,00 euro, ematen den ur harguneagatik. Aparteko erabilera hori ez da inoiz 15 egun baino gehiagotarako izanen.

Kontagailuak mantentzeko kuota:

Hona kontagailuak mantentzeagatik aplikatu beharreko tasa:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA mm-tan

HIRUHILEKO KUOTA

20 mm arte

2,496 euro

20 mm

3,130 euro

25 mm

4,316 euro

30 mm

4,774 euro

40 mm

6,188 euro

50 mm

12,636 euro

65 mm

12,698 euro

80 mm

13,416 euro

100 mm

15,090 euro

Suteetarako kuota finkoak: tasa bakarra kobratuko da: 20,103 euro/hiruhilekoa.

2.–Kuota, saneamendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.b) artikuluan aurreikusiak.

KONTAGAILUAREN KALIBREA mm-tan

HIRUHILEKO KUOTA

13 mm arte

4,514 euro

15 mm

4,514 euro

20 mm

5,886 euro

25 mm

20,665 euro

30 mm

29,359 euro

40 mm

59,051 euro

50 mm

88,577 euro

65 mm

118,092 euro

80 mm

147,628 euro

100 mm

206,679 euro

3. Kontsumoa. 4.c) artikuluan aurreikusiak.

Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

1. tarifa. (62) Etxeko erabilera etxebizitzetan eta merkataritza jarduerarik ez duten etxabeetan, tarte hauen arabera:

–1. tartea: lehenbiziko 45 m³/hiruhilekoa; tarifa, 0,426 euro/m³.

–2. tartea: 46 m³/hiruhileko-tik 99 m³ arte: 0,614 euro/m³.

–3. tartea: 100 m³/hiruhileko-tik goiti, 1,758 euro/m³.

1. 2 tarifa. (65) Kontagailuak desglosatu ezin diren ondasun komunitateetan: 0,52 euro/ m³.

2. tarifa. (63) Industriako eta merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, ostalaritza, gastronomia elkarteak eta ikastetxeak sartzen dira. Halaber, erabilera kolektiboko kirol instalazio pribatuak, salbu eta ureztatzea eta igerilekuak: 0,614 euro/m³.

3. tarifa. (64) Finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera, igerilekuak barne: 1,758 euro/m³.

4.1. tarifa. (69) Udal eta kontzejuek erabilera publikoko haien kirol instalazioetan eta ikastetxe publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,343 euro/m³.

4.2. tarifa. (70) Udal eta kontzejuek iturri publikoetan, ureztaketetan eta apaindura publikoan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,302 euro/m³.

4.3. tarifa. (71) Udal eta kontzejuek udaletxean, erabilera publikoko etxabeetan eta biltegietan, partikularrei edo beste erakundeei errentan hartu gabekoetan, erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,343 euro/m³.

5. tarifa. (72) Aldi baterako hornidurak. Obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren beste hornidurak: 0,863 euro/m³.

6. tarifa. (73) Goi hornidura, Mankomunitatekoak ez diren entitate edo kontsumitzaileei: 0,354 euro/m³.

7. tarifa. (74) Zisterna-kamioien hornidura: 1,747 euro/m³.

8. tarifa. Kontzeptu honi dagokionez abonatuaren erreklamazioari kasu eginen zaio, baldin eta uraren kontsumoa 100 m³-koa edo hortik gorakoa bada. Mankomunitateko langileek ezkutuko ur-ihesa egiaztatu ondotik zenbatetsiko da ordaindu beharreko tarifa, azken hiru urteetan hiruhileko berean izandako kontsumoak kontuan hartuta. Tarifa hori ez da inolaz ere 100 m³-tik beherakoa izanen; hortik gorakoa bada, zenbatetsi eginen da.

Kontsumoa. 4.d) artikuluan aurreikusiak (egun ez da aplikatzen).

Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa (egun ez da aplikatzen).

4.–Hargune zerbitzuaren kontratazioa (75). 4.e) artikuluan aurreikusiak.

KONTAGAILUAREN KALIBREA mm-tan.

ZENBATEKOA

25 mm arte

110,084 euro

30-80 mm

494,926 euro

100-250 mm

3087,178 euro

5.–Hargune eskubideak. (76) 4.f) artikuluan aurreikusiak.

Hornidurako harguneen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hargunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.

KONTAGAILUAREN KALIBREA mm-tan

ZENBATEKOA

80 mm arte

349,128 euro

100 mm

634,046 euro

150 mm

994,906 euro

Hornidurako hargunearen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

ETXEBIZITZAK E.A.O.

ETXEBIZITZAK P.T.E.

ETXEBIZITZAK B.P.E.

ETXEBIZITZAK LIBREAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDALAK UDAL

INSTALAZIOAK

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

UREZTATZE PRIBATUAK

1"

101,89

113,19

124,51

219,78

219,78

67,91

67,91

633,89

1 ¼"

146,12

162,35

180,40

315,26

315,26

97,42

97,42

909,19

1 ½"

378,50

420,54

467,26

816,58

816,58

252,31

252,31

2355,02

2"

673,42

748,26

831,39

1452,91

1452,91

448,96

448,96

4190,21

2 ½"

965,81

1192,35

2083,73

2083,73

2083,73

643,87

643,87

6009,47

3"

1256,15

1395,73

1550,80

2710,23

2710,23

837,44

837,44

7.816,09

4"

1845,21

2050,22

2278,02

3981,13

3981,13

1230,13

1230,13

11481,28

Saneamenduko harguneen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

ETXEBIZITZAK E.A.O.

ETXEBIZITZAK P.T.E.

ETXEBIZITZAK B.P.E.

ETXEBIZITZAK LIBREAK

INDUSTRIAK, SALTOKIAK ETA IGERILEKU PRIBATUAK

UDALAK

UDAL
INSTALAZIOAK

ERABILERA PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

UREZTATZE PRIBATUAK

160 mm

101,89

113,19

125,76

219,78

219,78

67,91

67,91

633,89

200 mm

146,12

162,35

180,40

315,26

315,26

97,42

97,42

909,19

250 mm

205,76

228,63

254,03

443,95

443,95

137,18

137,18

1280,36

6.–Aldi baterako hornidurak. 4.g) artikuluan aurreikusiak.

Tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari jarraikiko zaio.

7.–Ikuskapena. 4.h) artikuluan aurreikusiak.

Ikuskapen bakoitzeko: 59,13 euro.

Ikuskatze edo egiaztapen lanak kanpoko enpresak egiten badu: enpresak legindako lanagatik kobratzen duena.

8.–Mankomunitatearen baimenik gabe hornidura eten edo kanalizazioak hausten direnean egin beharreko jarduketen eta konponketen prezio publikoak. 8.1. Lanak egitearen kostua.

8.1.1. Langileen kostua.

Mankomunitateko enplegatuen lan ordutegi arrunta honakoa da: 07:15-14:45.

Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua honakoa da:

KOSTUA/ORDUA

Bulego Teknikoko buruaren ordua

35,66 euro

Teknikariaren ordua

28,68 euro

Arduradunaren ordua

37,58 euro

Taldeburuaren ordua

28,80 euro

1. mailako ofizialaren ordua

25,67 euro

Peoi espezialistaren ordua

18,76 euro

Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider ondoko koefizienteak eginen da:

KOEFIZIENTEA

Laneguneko aparteko ordua

1,75

Gaueko aparteko ordua

2,00

Jaieguneko aparteko ordua (larunbatak, igandeak eta jaieg.)

2,25

8.1.2. Kilometrajea.

–Kilometroko 0,30 euro ordainduko da.

–Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Arbizun duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.

8.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak fakturatuko dira. Ondokoak sartuko dira:

–Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora. Konponketa egiteko erabili den denbora.

–Kanalizazio proba eta abian jartzea.

Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira gutxienez, lan osoa denbora laburragoan egin bada ere.

8.2. Erabilitako materialen kostua.

Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik. 8.3. Mankomunitateak errentan hartu makineria eta langileen kostua.

Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) errentan hartu edo langile kualifikatuak (igeltseroak, iturginak, pala gidariak, kamioilariak, etab.) zerbitzua egiteko deitu behar baditu, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.

8.4. Ordainketak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.

8.4.1. Ekipoak eskura edukitzea.

Zenbateko finko bat, 408,66 eurokoa, ordainduko da, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoei edozein unetan neurriak eman behar izatea, gorabeherei berehala erantzuteko.

8.4.2. Zerbitzuari eragindako kalteak edo hondamenak.

Mankomunitateko zerbitzu teknikoek hondaketa sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak etab.):

GORABEHERA

ZENBATEKOA (eurotan)

Ø 100 mm arte

Arina

176,27 euro

Larria

470,07 euro

Ø 200 mm arte

Arina

352,06 euro

Larria

705,10 euro

Ø 300 mm arte

Arina

528,81 euro

Larria

1057,65 euro

Ø 400 mm arte

Arina

797,40 euro

Larria

1594,75 euro

400 mm-tik goiti

Arina

4406,46 euro

Larria

8812,94 euro

9.–Mankomunitateak egiten dituen zerbitzuengatik bere udalei kobratu beharreko prezio publikoak.

9.1. Lanak egitearen kostua.

9.1.1. Langileen kostua.

8.1.1 atalean zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan.

9.1.2. Kilometrajea.

8.1.2 atalean zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan. 9.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Lana egiten erabilitako egiazko orduak fakturatuko dira, gehi ordu bat langile bakoitzeko, banaz bertzeko joan-etorriagatik Mankomunitatearen biltegitik.

Lana denbora laburragoan eginagatik ere, gutxienez ere hau fakturatuko da:

–Ohiko lanorduetan: ordu 1.

–Aparteko lanorduetan: 3 ordu.

Lanak osorik kobratuko dira arazoa ez konponduagatik ere (batez ere garbitzeko makinarekin edo ur-ihesak bilatzeko ekipoekin arituz gero).

–Garbitzeko makinaren kasuan, haren indarrez ezin bada buxadura libratu, Udalaren kontura izanen da garbitzeko baliabide azkarragoak kontratatzea.

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen kasuan, ur-ihesa nondik heldu den zehazterik lortzen ez bada, Udal bakoitzaren eskumena izanen da bestelako aukerak bilatzea. 9.2. Mankomunitatearen makineria eta ekipoak.

–Finkoa, irteeragatik: 50,15 euro.

–Garbitzeko makinaren lanagatik, orduko: 83,57 euro (prezioaren barnean sartzen da hura erabiltzeko behar diren langileen joan-etorria).

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen lanagatik, orduko: 21,88 euro (langileena kanpo).

Egin beharreko bestelako lanak: erabilitako makineria edo ekipoen arabera fakturatuko dira.

9.3. Mankomunitateak lana egiteko materialak eta makineria edo ekipoak errentan hartzea.

Lana egiteko Mankomunitateak ekarri behar dituen materialak 8.2 atalean esan diren baldintza beretan fakturatuko dira.

Lana egiteko Mankomunitateak errentan hartu behar dituen makineria edo ekipoak 8.3 atalean esan diren baldintza beretan fakturatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1808264