125. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

Xehetasun-azterketa, Iturmendiko 2. poligonoko
738. eta 739. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2018ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen xehetasun-azterketa Iturmendiko 2. poligonoko 738. eta 739. lurzatietan. Ricardo Ruiz de Erenchun Purroyk sustatu du azterketa, familia bakarreko etxebizitzaren lerrokadurak ezartzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Iturmendin, 2018ko martxoaren 6an.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.

Iragarkiaren kodea: L1808166