125. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Aldaketa, Lerateko badian (Allozko urtegia) ibilgailuak
aparkatu eta bainutokia erabiltzea arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2018ko ekainaren 7an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki hau hartu zuen:

Hasiera batean onetsi da aldaketa Lerateko badian (Allozko urtegia) ibilgailuak aparkatu eta bainutokia erabiltzea arautzen duen ordenantzan.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Gesalazko Udalaren bulegoetan aztertzen ahalko dute espedientea, Muezko errepideko kalean, z.g., bulego orduetan.

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, epe horretan erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Gesalatzen, 2018ko ekainaren 14an.–Alkate udalburua, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1808181