2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Borondatezko birzatiketa proiektua jarduera ekonomikoetako poligonoan, UE-1 1.1 eta 1.2 exekuzio unitateetan.
Behin betiko onespena
Alkatetzak 2018ko ekainaren 18an eman 166. Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi da Borondatezko birzatiketa proiektua jarduera ekonomikoetako poligonoan, UE-1 1.1 eta 1.2 exekuzio unitateetan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuari jarraikiz. José M.ª Ayerdik aurkeztu du proiektua, jabea den Navarra de Suelo y Vivienda SAren izenean eta hura ordeztuz.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal dela:
a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Foru Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hautara, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpenaren biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Caparroson, 2018ko ekainaren 19an.–Alkateordea, Liliana Goldáraz Reinaldo.
Iragarkiaren kodea: L1808164