2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
UE-R4 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua. Hasierako onespena
Caparrosoko Udaleko alkateordeak, 2018ko ekainaren 13ko 161. Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen udalerri honetako Udal Planeko UE-R4 exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen Estatutuen proiektua, Aquilino Jiménez Ormaecheak eta Miguel Jiménez Pascualek aurkeztua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 162. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, udal bulegoetan azter dadin (España plaza, 12, goizeko 10:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera) eta alegazioak aurkez daitezen.
Caparroson, 2018ko ekainaren 13an.–Alkateordea, Liliana Goldáraz Reinaldo.
Iragarkiaren kodea: L1807924