125. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun-azterketa, Artiberri 2 sektoreko P01 eta P02 lurzatietan. Behin betiko onespena

Berriozarko Udalak, 2018ko maiatzaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa Berriozarko Artiberri 2 sektoreko P01 eta P02 lurzatietan. APISA Área de Promociones Inmobiliarias SLk sustatu du azterketa, bi eraikinen lerrokadurak aldatzeko eta biak eraikin bakar bihurtzeko.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatuarekin bat.

Berriozarren, 2018ko ekainaren 13an.–Alkatea, Raúl Maiza González.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa, Artiberri 2 sektoreko P01 eta P02 lurzatietan (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1808024