125. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

233E/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 14koa, Osasuneko kontseilariak emana, Manuel García Manero jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatzen duena bitarte baterako, merezimendu-lehiaketa eginda.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu egin zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere haien deialdi publikoa egiten den arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraituz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 12ko 44E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez betetzeko.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 21eko 511E/2018 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahaiak puntuazio altuena lortu duen izangaia proposatu du burutza bitarte baterako betetzeko.

Aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa kontuan izanik, bidezko da Manuel García Manero jauna bitarte baterako izendatzea. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta 3 urtera arte luza daiteke.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario Manuel García Manero jauna Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Obstetrizia eta Ginekologiako Laguntza Zerbitzuko buru izendatzea bitarte baterako, hain zuzen, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazten zaionetik hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea–Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari, Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, Kudeatzailetzari eta Profesionalen Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko ekainaren 14an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1807961