125. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Plan Partziala Arbeitzako UNC-2an. Behin betiko onespena

Allingo Udalak, 2018ko maiatzaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Plan Partziala Arbeitzako UNC-2an, Promatavi SLk eta Verduricas Antonak sustatua. Xedea da unitate horren garapen xehakatua egitea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen da behin betiko onetsitako aldaketaren testu arauemailea.

Amillaon, 2018ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.

ERANSKINA

Plan Partziala Arbeitzako UNC-2an (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1807919