2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VALTIERRA
Administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketa. Behin-behineko zerrenda
Alkatetzaren 156/2018 Ebazpena.
Ikusirik Valtierrako Udalaren administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiaren espedientea (deialdia Alkatetzaren 2018ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bitartez onetsi zen).
Eskabideak aurkezteko epea iraganik, egoki da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.
Deialdiaren laugarren oinarrian xedatutakoari jarraikiz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Onestea izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Valtierrako Udalaren administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdian:
Behin-behineko onartuak:
MARÍA JOSÉ RAMÍREZ BLANCO
Behin-behineko baztertuak: inor ez.
Bigarrena.–Deialdiaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Udalaren iragarki-taulan ere.
Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, betiere ondoko hamar egun balioduneko epearen barruan, izangaiek erreklamazioak jar ditzakete eta, akatsik egin badute, zuzendu.
Valtierran, 2018ko ekainaren 13an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.
Iragarkiaren kodea: L1807910