125. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako erizainen lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiarekin lotuta.

Gora jotzeko errekurtsoak jarri dira oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka, honako deialdi honetan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizain izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina onetsi baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 8ko 1765E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, hautapen prozedura bateko egintza aurkaratu baita, interesdun guztiei komunikatzen zaie, alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez hamar egun balioduneko epean.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko 6. solairuan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira alegazioak.

Iruñean, 2018ko ekainaren 12an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1807962