1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA. Epatzeko iragarkia, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 13ko 1280/2018 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoan. Ebazpen horren bidez, arlo autonomikoko lekualdatze lehiaketarako deialdian destinoak behin betiko esleitu ziren kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta katedradunen kidegoak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, musikako eta arte eszenikoetako irakasleen eta katedradunen kidegoak eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoak. Orobat, lekualdatze lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak eman ziren argitara.
Iragarki honen bidez, aditzera ematen da Luis Erneta Altarriba jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren apirilaren 13ko 1280/2018 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, arlo autonomikoko lekualdatze lehiaketarako deialdian destinoak behin betiko esleitu ziren kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Bigarren Hezkuntzako irakasleen eta katedradunen kidegoak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoa, musikako eta arte eszenikoetako irakasleen eta katedradunen kidegoak eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunen, irakasleen eta lantegiko maisu-maistren kidegoak. Orobat, lekualdatze lehiaketako parte-hartzaileen eta puntuazioen behin betiko zerrendak eman ziren argitara.
Horiek horrela, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, maisu-maistren kidegoko interesdunak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesdunen eskura daude Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).
Iruñean, 2018ko ekainaren 20an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.
Iragarkiaren kodea: F1808138