1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
51E/2018 FORU AGINDUA, ekainaren 15ekoa, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak emana, Kepa Yécora Jiménez jauna, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Informazioaren, Sentsibilizazioaren eta Partaidetza Sozialaren Atalari atxikitako LGTBI arloko Berdintasunerako Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian xedatzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Kepa Yécora Jiménez jauna, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko Informazioaren, Sentsibilizazioaren eta Partaidetza Sozialaren Atalari atxikitako LGTBI arloko Berdintasunerako Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu. Kargu-uzteak 2018ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Nafarroako Berdintasunerako Institutura, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira.
3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2018ko ekainaren 15ean.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F1807959