124. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2018ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Mañeruko Udalak aditzera ematen du heldu den 2018ko uztailaren 5ean bukatuko dela landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako, Banco Popularreko eta Nafarroako Rural Kutxako edozein sukurtsaletan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2018ko uztailaren 5ean kobratuko dira kontuetatik.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Mañerun, 2018ko ekainaren 19an.–Alkatea, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1808046