124. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2018/02U eta 2018/03U aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2018ko ekainaren 15ean, osoko bilkuran, 2018 urteko udal aurrekontuko aldaketa hauek onetsi ditu hasiera batez:

–2018/02U Plazako estalopea.

–2018/03U Eraldatze zentroa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2018ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1807981