124. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Laburpena, euskara ikasteko diru-laguntzen 2018ko deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean kontsultatu daiteke, baita Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), DDBN (identifikazioa): 404155.

Baztango Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko ekainaren 15ean egin bilkuran, onetsi zituen euskara ikasteko diru-laguntzen 2018ko deialdiaren oinarriak.

Lehena.–Onuradunak.

Euskara ikasteko diru-laguntza jaso dezakete hurrengo baldintzak betetzen dituztenek:

a) 16 urtetik goitikoa izatea.

b) Baztanen erroldatua egotea, urtebeteko antzinatasunarekin, eta diru-laguntzaren xede den jarduerak irauten duen bitartean.

c) Zerga betebeharrak eta/edo Gizarte Segurantzarenak eguneratuak izatea, eta zorrik ez izatea Baztango Udalarekin.

d) Euskaltegi bateko ikastaroren batean matrikulaturik egotea 2017-2018 ikasturtean (2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra) eta matrikula ordaindu izana.

e) Euskaltegiak frogatzea gutxienez ere ikastaroaren %80ko aprobetxamendua izan dela. Autoikaskuntza programa batean ikasten dutenek ere ziurtagiri hori aurkeztu beharko dute.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da diru-laguntzen kontzesioa arautzea, Baztango bizilagunak izanik euskara ikastaroren bat egiten ari direnei.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

4.1. Laguntzak 2018ko aurrekontuko diru-laguntzen partida honen kargura finantzatuko dira: Euskara ikasteko laguntzen deialdia. Partidak 6.000 euro ditu.

4.2. Laguntza ekonomikoa zenbatekoa zehazteko, eskatzailearen errenta aitorpena hartuko da kontuan, eta aurrekontua banatuko da onartutako eskaeren artean.

4.3. Aurrekontuetan aurreikusitako zenbatekoa, epean eta moduan entregatu diren eskaeren artean banatuko da, deialdi honetako baldintzak betetzen badituzte.

4.4. Dena dela, diru-laguntzen onuradunek ezin izanen dute 400 euro baino gehiago jaso deialdi bakoitzean.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2018ko irailaren 3tik 28ra bitartekoa da (14:00ak arte).

Baztanen, 2018ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1808026