124. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat (C mailakoa, euskararen B2 jakite-maila eskatzen duena), Zerbitzu Ekonomikoetakoa (2. alorrekoa), lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko; lanpostu hura betetzeko prozesuan hutsik gelditzen direnak ere eskainiko dira

Zizur Nagusiko Gobernu Batzarrak, 2018ko ekainaren 8an hartutako erabakiaren bidez, aipatu deialdia onetsi du, honako oinarri hauekin:

OINARRIAK

1. Xedea.

1.1. Deialdiaren xedea da Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat (C mailakoa, euskararen B2 jakite-maila eskatzen duena), Zerbitzu Ekonomikoetakoa (2. alorrekoa, 32001 zenbakikoa 2018ko plantilla organikoan), lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu hura betetzeko prozesuan hutsik gelditzen direnak ere eskainiko dira. Udalaren plantilla organikoa 2018ko 43. eta 78. Nafarroako Aldizkari Ofizialetan argitaratu zen, martxoaren 1ean eta apirilaren 24an, hurrenez hurren.

1.2. Lekualdatze lehiaketa honek arau hauetan xedatutakoari jarraituko dio:

–Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

–Lanpostuak betetzeko Erregelamendua, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia.

–Gainerako arau aplikagarriak, eta oinarri hauek.

2. Lanpostu hutsak.

2.1. Lekualdatze lehiaketarako deialdi honetan, hasiera batean, Zizur Nagusiko Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial izateko lanpostu huts bat (C mailakoa) eskaintzen da.

2.2. Deialdi honetan hasiera batean eskainitako lanpostu horri aurrerago beste batzuk gehitzen ahalko zaizkio; izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari lehiatzaileen zerrenda –lorturiko puntuen hurrenkeraren araberakoa– igortzen dion egunean hutsik daudenak gehitzen ahalko dira.

2.3. Gainera, lehiaketa honetan beste lanpostu bat eskuratzen duten izangaiek hutsik utzitako lanpostuak ere sartuko dira.

3. Betekizunak.

3.1. Lekualdatze honetan parte hartu ahal izateko, betebehar hauek bete behar dira eskabideak aurkezteko epearen azken egunean eta esleitutako lanpostuaz jabetu arte:

a) Zizur Nagusiko Udaleko langile finkoa izatea, egoera administratiboa edozein dela ere.

b) C mailan egotea.

c) Administrari-ofizial lanpostu baterako izendatu izana.

3.2. Lanpostu hutsa Zerbitzu Ekonomikoetakoa da (2. alorrekoa, 32001 zenbakikoa 2018ko plantilla organikoan), eta euskararen jakite-maila eskatzen du, zehazki Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 maila; beraz, maila horren pareko titulu bat izan behar da, edo horren baliokide den titulua. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean jasota dago titulu horien zerrenda (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 27an).

3.3. Prozesu honen ondoriozko lanpostu hutsen kasuan, euskaraz jakitea eskatzen ez duten lanpostuetarako lehiatzen dutenek ez dute aipatu jakite-maila frogatuko; bai, ordea, euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuetarako lehiatzen dutenek, aurreko apartatuan ezarritako moduan.

4. Eskabidea, aurkezteko modua eta epea.

4.1. Inskribatzea eta merezimenduak aurkeztea.

Lekualdatze lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek Zizur Nagusiko Udaleko erregistro orokorrean (Erreniega parkea, z.g., 31180 Zizur Nagusia) aurkeztu beharko dute inskripzio-eskaera, edo, bestela, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz.

4.2. Halaber, merezimenduak aurkeztu beharko dira, eskabideari erantsita, deialdiaren baremoan zehaztutako atalei jarraikiz.

Honako merezimendu hau ez da aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baita, eta epaimahaiaren esku jarri, baremazioa egin dezan:

–Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

4.3. Betebeharrak frogatzea.

Eskabideari, behar bezala bete ondotik, 3. apartatuan aipatutako agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia konpultsatua.

b) B2 mailari dagokion euskara tituluaren kopia konpultsatua, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, edo Euskararen Gaitasun Agiria, hizkuntza eskola ofizial batek emana, edo ofizialki baliokidea den beste titulu bat.

Prozesu honen ondoriozko lanpostu hutsen kasuan, euskaraz jakitea eskatzen ez duten lanpostuetarako lehiatzen dutenek ez dute jakite-maila hori frogatuko.

Prozesu honen ondoriozko lanpostu hutsen kasuan, euskaraz jakitea eskatzen duten lanpostuetarako lehiatzen dutenek, ordea, frogatu beharko dute aipatu jakite-maila.

c) Merezimenduen frogagirien kopia konpultsatua.

Merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dira, lekualdatze lehiaketa honetan izena emateko eskabidea aurkezteko epean.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta ezin izanen da luzatu.

5. Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea buruturik, alkateak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, eta ohartaraziko du hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin bada, haiek zuzendu.

5.2. Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzen duen ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

5.3. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko.

5.4. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzirik, alkateak, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadila aginduko du.

6. Epaimahaiko kideak.

6.1. Honako hauek osatuko dute lehiaketako kalifikazio epaimahaia:

1. Epaimahaiburua: Jon Gondán Cabrera, Zizur Nagusiko Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: M.ª Pilar García Castellano, Zizur Nagusiko Udaleko lehen alkateordea.

2. Mahaikide idazkaria: Cristina Fabo Legarda, Zizur Nagusiko Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: Mª Isabel Abadía Sanz, Zizur Nagusiko Udaleko APT-Giza Baliabideen arduraduna.

3. Kidea: Francisco Javier Severiano Pecharromán, Zizur Nagusiko Udaleko Funtzionarioen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

–Ordezkoa: Lorenzo de la Villa Casado, Zizur Nagusiko Udaleko Funtzionarioen Batzordeak izendatutako ordezkaria.

6.2. Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondoko bost egunean osatuko da epaimahaia.

6.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak aplikatzeko moduaz sortzen diren arazo guztiak.

6.4. Administrazio prozeduraren arauetan abstentziorako aurreikusitako arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta deialdia egin duen organoari jakinarazi beharko diote. Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

7. Merezimenduak.

7.1. Aurreko 4.3.c) oinarrian ezartzen den bezala, merezimendu guztiak eskabideak aurkezteko epean aurkeztu behar dira. Salbuespenez, administrazio publikoetan emandako zerbitzuak ez dira frogatu behar, horiek zuzenean igorriko baitizkio epaimahaiari deialdia egin duen organoak.

7.2. Aurkeztutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

7.3. Epaimahaiak ezin izango du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta apartatu bakoitzerako baremoan aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

7.4. Izangaiek lehiaketan guztira lortzen dituzten puntuetan berdinketarik bada, Administrazio Publikoen zerbitzuan antzinatasunik handiena dutenen alde joko da. Hala ere berdinduta segitzen badute, lehiakide adinez zaharrenari emanen zaio lehentasuna.

7.5. Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu lehiatzaileek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

7.6. Merezimenduen kalifikazioa bukatu ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Zizur Nagusiko Udalaren iragarki oholean eta www.zizurmayor.es web orrian (“Ohola” atalean) lehiatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, interesdunek merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten.

7.7. Aurkeztutako erreklamazioak ebatzitakoan, epaimahaiak parte hartzen duten pertsona guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Zizur Nagusiko Udaleko iragarki oholean eta www.zizurmayor.es web orrian (“Ohola” atalean). Era berean, lehiakideen zerrenda, lortutako puntuazioaren arabera ordenaturik, alkateari igorriko dio, espediente osoarekin batera.

7.8. Euskararen jakite-maila egiaztatzeko probarako deia eginen zaie eskabidearen II. eranskinean proba hori egitea eskatu duten izangaiei, deialdiaren I. eranskineko c) atalean ezarritako merezimendua barematzeko, eta bakarrik euskara eskatzen ez duten lanpostuetarako.

8. Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Alkateak ebazpen bat emanen du lekualdatze lehiaketan azkenean sartzen diren lanpostu hutsak zehazteko, deialdi honen bigarren oinarrian xedatutakoarekin bat.

8.2. Lanpostu hutsak aukeratzeko ekitaldirako deia alkatearen ebazpen baten bidez eginen da, Zizur Nagusiko Udalaren iragarki oholean eta www.zizurmayor.es web orrian (“Ohola” atalean, deialdiaren iragarkian) argitaratuko dena.

10 egun balioduneko epean hautatuko dituzte parte-hartzaileek lanpostu hutsak.

Aurreko epea iraganik, eta hurrengo lerroaldean ezarritakoa gertatu baino lehen, parte-hartzaileek uko egiten ahalko diote hautatutako destinoari.

Azkenik, alkateak ebazpena emanen du lanpostu hutsak behin betiko esleitzeko, lehiaketan eskuratutako puntuazioaren ordenaren arabera, eta izan izanen zaio uko egin esleitutako lanpostuari.

Eskaera ezarritako epean aurkezten ez dutenek lehiaketaren xede diren lanpostu hutsak betetzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

9. Esleipena eta lanpostuaren jabetza hartzea.

9.1. Alkateak, ebazpen baten bidez, dagozkien lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, eta esleipen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

9.2. Lehiatzaileek esleipenari buruzko ebazpena jakinarazi eta hamar egun balioduneko epean jabetu beharko dute lanpostuaz, non ez duen organo dei-egileak, ebazpen horretan, beste data bat ezartzen jabetza hartzeko.

9.3. Zizur Nagusiko Udalaren lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie esleituko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa.

10. Lansariak.

Lekuz aldatzen direnek gaur egungo xedapenek esleitzen dizkieten ordainsariak jasoko dituzte.

11. Errekurtsoak.

11.1. Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarrari zuzenduta, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

11.2. Deialdi honen oinarrien kontra edo hura aplikatzeko egintzen kontra, egintza horiek ez badira epaimahaiak eginak, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahal da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren egileari zuzendua, hilabeteko epean, egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatuari jarraikiz, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

11.3. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Zizur Nagusian, 2018ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak.

Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak baloratzeko, puntu bat emanen da deialdia argitaratzen den egunean aitortua duen antzinatasun urte bakoitzeko.

Oharrak:

1. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaie izangaiei.

Lanaldi partzialean egindako zerbitzuen kasuan, behar den zatia kenduko da.

2. Honako a) letra honi dagokion puntuazioa gehienez ere 30 puntukoa izanen da.

3. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

4. Funtzionarioa zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan aritu bada, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa.

1) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 ikastordu), eta gehienez ere 7 puntu.

Oharrak:

1. Baloratu beharreko ikastaroetan, eskola-orduen zatikiak hainbanatuko dira.

2. Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu bateko balorazioa emanen zaie.

3. Ikasturte bateko iraupena frogatzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

4. Erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez badituzte ere, administrazioak agindurik edo oniritzirik eginak diren prestakuntza ekintzetan parte hartzea puntuazio berarekin baloratuko da. Horien artean, espresuki, sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako itunen barruan antolatutakoak sartuko dira.

5. Titulu akademiko bat eskuratzeko ikasketak, hala unibertsitatekoak nola unibertsitatez kanpokoak, ez dira atal honetan baloratuko.

2) Txostenak edo komunikazioak biltzarretan edo jardunaldietan aurkeztea, lan zientifiko edo ikerlan bekadunak edo sarituak egitea eta haiek aldizkari espezializatuetan argitaratzea: 2 puntu gehienez ere, epaimahaiak baloratu beharrekoak, kontuan izanik lana edo jarduera bakarka edo taldeka egina den, bai eta biltzarra edo argitalpena tokikoa, eskualdekoa, herrialdekoa edo nazioartekoa den ere.

3) Sektore publikoaren esparruan prestakuntza jardueretan irakasle gisa parte hartzea eta/edo horrelakoak antolatzea: puntu bat gehienez ere; epaimahaiak baloratu beharrekoak haien iraupenaren arabera.

Oharrak b) atal osorako:

1. Atal honetan aipatutako merezimenduak lanpostuarekin zerikusia dutenean baizik ez dira baloratuko.

2. Baremoaren b) atal honetako puntuazioa 10 puntukoa izanen da gehienez.

c) Puntuazio erantsia euskara jakiteagatik.

Prozesu honen ondoriozko lanpostu hutsen kasuan, euskaraz jakitea eskatzen ez duten lanpostuetarako lehiatzen dutenek gehienez ere 6 puntu eskuratzen ahal dituzte euskaraz jakiteagatik. Puntuazioa honela banatuko da:

1. EGA titulua izanez gero, edo beste titulu ofizial bat, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea, gehieneko balorazioa jasoko da.

2. Titulu hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 maila izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 maila izanez gero, 2/5; B1 izanez gero, 3/5; eta B2 izanez gero, 4/5.

3. Bestela, Hizkuntza Eskola Ofizialean gaindituriko maila bakoitzagatik gehieneko puntuazioaren 1/6 emanen da, edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzeko 1/12.

4. Izangaiak euskaraz dakiela frogatu ahal izanen du Euskarabideak-Euskararen Nafar Institutuak horretarako prestatutako berariazko probak gaindituz. Proba hori egin nahi duten izangaiek hautaprobetan onartuak izateko eskabidean adierazi beharko dute. Proba hori gainerakoak amaitu ondoren eginen da.

II. ERANSKINA

Eskabide eredua (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1807730