122. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Askape harrobia lehengoratzeko plana, Baztango udal-mugartean.

Erauzketa industrien hondakinak kudeatzeari eta meategiko jarduerek ukitzen duten espazioa babestu eta lehengoratzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Askape harrobia lehengoratzeko plana.

Interesdun diren pertsona fisiko edo juridiko guztiek alegazioak egin ditzakete Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan, Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuari zuzenduta, edo zerbitzu horretara bertaratuta (Tomás Caballero parkea, 5, 31005, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan, 30 egun balioduneko epean (salbu larunbat, igande eta jaiegunak), iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Espedientea Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan dago ikusgai, baita Nafarroako Gardentasunaren eta Gobernu Irekiaren Atarian ere:

https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/participacion/procesos/plan-restauracion-explotacion-minera-askape-termino-municipal-baztan

Iruñean, 2018ko maiatzaren 24an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.

Iragarkiaren kodea: F1806986