1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1888E/2017 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan OOLTko mediku (Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldea), LZAko mediku, LZBko mediku eta Larrialdietako mediku alboko izateko lanpostu hutsak esleitzen dituena merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 18an emaniko 1808E/2016 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan OOLTko mediku izateko (Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldea) 22 lanpostu huts eta LZAko mediku izateko 3 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko. Deialdi hori 2016ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an.
Haren ondoren, azaroaren 21eko 2905E/2016 Ebazpena onetsi zen, aipatu 1808E/2016 Ebazpenaren akatsak zuzentzekoa, 2016ko 237. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, abenduaren 12an.
Azkenik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 24ko 175E/2017 Ebazpenaren bidez, aipatu 1808E/2016 Ebazpena aldatu zen, eta Larrialdietako mediku alboko izateko 6 lanpostu gehitu ziren.
Epaimahaiak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du, eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek esleitzea interesdunen eskaeren arabera.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan OOLTko mediku, LZAko mediku, LZBko mediku eta Larrialdietako mediku alboko izateko lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketa bidez esleitzea honako izangai hauei:
O-NOZeko lekualdatzea:
Ordóñez Rico, José Antonio, OOLTko mediku izateko lanpostu bat Vianako OOLTan (lanpostu zenbakia: 65847).
Alonso Segurado, Iñigo, Larrialdietako mediku alboko izateko lanpostu bat Lizarrako García Orcoyen ospitalean (lanpostu zenbakia: 67955).
Elizalde Pérez de Ciriza, María Ignacia, Larrialdietako mediku alboko izateko lanpostu bat Tuterako Reina Sofía ospitalean (lanpostu zenbakia: 70747).
Agote Asiain, Maier, OOLTko mediku izateko lanpostu bat Aurizko OOLTan (lanpostu zenbakia: 65786).
Ibero Esparza, Carlos, Larrialdietako mediku alboko izateko lanpostu bat Nafarroako Ospitalegunean (lanpostu zenbakia: 70561).
Echeverria Pascualena, Alberto, LZAko mediku izateko lanpostu bat Lesakako OOLTan (lanpostu zenbakia: 69142).
López Vaquera, Gonzalo, Larrialdietako mediku alboko izateko lanpostu bat Lizarrako García Orcoyen ospitalean (lanpostu zenbakia: 62841).
Jiménez Veintemilla, Cristina, LZAko mediku izateko lanpostu bat Villatuertako OOLTan (69282 lanpostu zenbakia).
Auza Sánchez Chiquito, Javier, LZAko mediku izateko lanpostu bat Villatuertako OOLTan (69285 lanpostu zenbakia).
Martínez Segura, José Manuel, OOLTko mediku izateko lanpostu bat, Alloko OOLTan (lanpostu zenbakia: 63104).
Lekualdatze nazionaleko txanda:
Inza Elia, Juan, OOLTko mediku izateko lanpostu bat Antzin-Ameskoako OOLTan (lanpostu zenbakia: 63876).
Huarte Labiano, Irantzu, LZBko mediku izateko lanpostu bat Ospitalez kanpoko Larrialdietako Zerbitzuan (lanpostu zenbakia: 67831).
2. Izendatu diren lehiatzaileek 2017ko azaroaren 2an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza. Egun horretan, behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez direnek esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57.1 eta 2.c) artikuluan eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren apirilaren 19ko 82/2016 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat.
5. Ebazpen hau igortzea Oinarrizko Osasun Laguntzako Profesionalen Zerbitzuari, Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2017ko urriaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.
Iragarkiaren kodea: F1711695