120. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Laburpena, Kirol klubei Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko diru-laguntzak emateko deialdiarena (2018. urtea)

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index) kontsultatu daiteke, DDBN (identifikazioa): 403098.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke.

Lehena.–Onuradunak:

Diru-laguntza eskatu ahal izanen dute Ordenantza Orokorrean jasotako baldintza orokorrak betetzen dituzten kirol klubek, ez badaude indarra duen legeriak debekurako ezartzen dituen arrazoietan; horretaz gain, baldintza hauek bete beharko dituzte:

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan erregistraturik egotea eta helbidea Noain Elortzibarren izatea.

Bere ekipamenduan Noain Elortzibarko Udalaren propaganda izan beharko du nahitaez.

Bigarrena.–Xedea:

Noain Elortzibarren helbidea duten kirol kluben kirol praktika lagundu eta hobetzea, kirol instalazioen erabilera diruz lagunduz.

Hirugarrena.–Zenbatekoa:

Deialdi honetako laguntzen ordainketa 34100482000 partidaren kargura eginen da (Noain Elortzibarko Kirol Patronatuaren 2018ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko Patronatuaren Klubentzako Diru-laguntzak), eta orotara 55.000 euro izanen dira gehienez.

Laugarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

2018ko abuztuaren 31ra arte.

Noain Elortzibarren, 2018ko maiatzaren 4an.–Udaleko Kirol Patronatuko burua, Aitor Pérez Bakaikoa.

Iragarkiaren kodea: L1807765