120. ALDIZKARIA - 2018ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2018ko lehen seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2018ko uztailaren 22an bukatuko dela 2018ko lehen seihilekoko hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gaineko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko ekainaren 23an kargatuko dira kontuan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2018ko ekainaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1807774