12. ALDIZKARIA - 2018ko urtarrilaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUA KUDEATZEKO LEITZAKO, GOIZUETAKO, ARESOKO ETA ARANOKO MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko abenduaren 13an egin bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea Mankomunitatearen 2018ko aurrekontu orokorra. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Jendaurreko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik inork aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat hartuko da hura, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Leitzan, 2017ko abenduaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Josune Marzol Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1714866